Argitaratze zerbitzuak

Elkar argitaletxean gure azpiegitura, ezagutza eta esperientzia, artista eta sortzaileen zerbitzura ditugu. Horregatik, elkar zigilupean argitaratu beharrik gabe, diskoen produkzio osoan laguntzeko aukera eskaintzen dugu zerbitzu editorialen bitartez. Hau da, artistak bere diskoa sortu eta komertzializazioa arteko urrats guztietan laguntzen dugu, lana burutuz, bitartekaritza eginez eta aholkua emanaz.

Zerbitzu editorialak izenburupean Elkar argitaletxeak eskaintzen dituen zerbitzu zehatzak ondorengoak dira: musikaren grabaziorako Estudioko zerbitzu osoa (bitarteko teknikoak zein profesionalak), diskoaren diseinua eta maketazioa, fabrikazioa, eskubide editorialen kudeaketa (SGAE-ren tramitazioa) eta promozioa.

Aipatu zerbitzuak bezeroaren behar eta nahietara egokitzen ditugu artista bakoitzaren ezaugarriak aintzakotzat hartuz, Elkar argitaletxean dagoeneko burutu ditugun gisa honetako ehunka zerbitzu editorialek eta hamar urteko esperientziak ematen duten bermeaz.



  • norgara
  • nobedadeak
  • biniloak
  • albisteak
  • agenda
  • kontzertuak
  • zerbitzueditimg
  • kontratazioakimg
  • estudioaimg
  • oihukaimg
  • bozaimg