OLATZ ZUGASTI
ELEAREN LAINOA


entzun
HERRI FOLK.
Erosi
 
 

Datu teknikoak
Urtea: 2002
Barra kodea: 8436007072016
Erreferentzia: KD-620
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Diskografia
Elearen lainoa, batez ere, abesti ederrez osaturiko sorta koloretsua duzu, non okreak, berdeak, urdinak eta horiak, berezko zeru erakargarria margotzen duten. Bertan nabigatzen diren 12 abesti berriek, sentsibilitatea zein trebeziaz bihotza alderik alde zeharkatzen dute eta, interpretazio landu bezain oparoa dela medio, izaera nordikoa, pop kutsuko balada eztiak eta nortasun handiko folk musika eskaintzen dituzte. Lan fin eta homogeneo honen produkzio artistikoaren atalean, Olatz Zugastik, Mikel Fernandez eta Angel Unzu-ren esperientzia eta intuizioaren laguntza izan du une oro. Guztion artean, azkenean, bai konposizioetan bai eta ekoizpen mailan ere produkto ezberdin eta urrezko bat moldatu dute. Abestiak formatorik sinpleenean abiatzen dira eta, elementu gutxirekin, itsaso mugagabeak, baso berde emankorrak, ur tantez freskaturiko basamortu infinitoak irudikatzen dituzte. "Elearen lainoa" izeneko lan honek, zintzotasun eta intentsitate handiz, amodioaren urratsak jarraitzen ditu eta entzulearen bihotz-begiari sinesgarritasunezko begirada xeratsu bat dedikatzen dio. Testuen kalitateak eta sentsibilitateak, azkenik (Henriette Aire, Itxaro Borda eta Olatz Zugasti bera), xehetasunez eta sujerentziaz borobiltzen dute honako lana, oroimenak, ferekak, desirak, bakardadeak eta arimak hunkituz, denon alderik preziatuena islatuz 2002ko otsail eta apirila artean Mikel Fernandezek grabatua. Moldaketak eta produkzioa: Mikel Fernandez, Olatz Zugasti, Angel Unzu Hari moldaketak: Angel Unzu Argazkiak: Ander Gillenea Diseinua: Juanma Aramendi ------------------------ 1.- Elearen lainoa 2.- Ilundu begiak 3.- Goizeko bortzetan 4.- Oinez 5.- Zenbat gau 6.- Hatsa gal artino 7.- Kuluman 8.- Azkenean katmandu 9.- Kanpaizea 10.- Kristala porroskan 11.- Karriketan barna 12.- Aiuma / Oi laborari gaixua v.a.

OLATZ ZUGASTI

Hernanin jaio zen 1966an. 1980an Benito Lertxundiren Altabizkar diskoan bere ahotsa sartu zuenetik oinarrizkoa eta ezinbestekoa bilakatu da bere lana Lertxundiren diskoetan eta emanaldietan. Arpa jotzen du Zugastik, teklatua, eta bere ahots gozoak kontrapuntua eskaintzen dio Lertxundiren ahotsari kantu askotan, aberastuz. Bakarka lau disko argitaratu ditu, bat sehaska kantuekin eta besteak kantu propioekin osatuak,  Elearen lainoa, 2002an eta azkena Gau hotzenean ere, 2010ean. 


(2015)
(2010)
(2002)
(1999)
(1998)


  • norgara
  • nobedadeak
  • biniloak
  • albisteak
  • agenda
  • kontzertuak
  • zerbitzueditimg
  • kontratazioakimg
  • estudioaimg
  • oihukaimg
  • bozaimg