CICATRIZ
INADAPTADOS


entzun
PUNK
Erosi
 
 

Datu teknikoak
Urtea: 2010
Barra kodea: 8436007083708
Erreferentzia: PL145
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Diskografia
Cicatriz taldea, Eskorbutorekin batera, euskal talderik madarikatuenetakoak izan zen. 1983. urtean sortu zen Gasteizko desintoxikazio zentro batean, talde-terapia moduan, Cicatriz en la matriz izenpean Natxo, "La poti" deitzen zioten neska batekin kantatzen hasi zenean. Neskak taldea utzi zuen, eta ordutik aurrera "Cicatriz" izenarekin jarraitu zuten. Lehen diskoa Kortatu, Jotakie eta Kontuz hi! taldeekin batera konpartitu zuten 1984an.

Lehen disko honetan grabatu zituzten kantak, binilozko berrargitalpen honetan "bonus track" gisa sartu dira. Bakarkako lehen LPak, Inadaptados (1985), taldearen izaera biluzi bezain basatia aurkeztu zuen: gitarra garratzak, erritmo azkarrak, jarrera antistablishment zuzena... eta umore satirikoaren zertzeladak nonahi.

Alde batetik, Natxoren motor istripuak, eta bestetik, droga-arazoek eragindako Pepinen heriotzak, taldea 1991 arte gelditzea ekarri zuten. Orduan, Natxo osatuta, Goar Iñurrieta gitarra-jotzailea hasi zen taldean.

Laster Pako baxu-jotzailea ere, hil egin zen droga-adikzioak jota. Bestalde, Pedro bateria-jotzaileak osasunarazoak izan zituen, eta ezinezkoa geratu zitzaien zuzenean grabatzea. Azkenean, Natxo zen taldeko jatorrizko partaide bakarra. Bere azken diskoa, zuzenean grabatua, Pako taldekidearen oroimenez grabatu zuten. Handik gutxira, berriro ere drogak, Pedro eta Natxo ere eraman zituen hilobira.

Pasarte tragiko horien amaieran, Goar Iñurrieta eta Dieguillo dira bizirik geratu diren taldekide bakarrak. Azken horrek, bestalde, hasieratik taldekideen lagun izanik, disko honetan ageri diren zenbait kanturen letrak idatzi zituen.

CICATRIZ
Biografiak laister izango dituzu eskuragarri.
Barkatu eragozpenak.


 
(2010)


  • norgara
  • nobedadeak
  • biniloak
  • albisteak
  • agenda
  • kontzertuak
  • zerbitzueditimg
  • kontratazioakimg
  • estudioaimg
  • oihukaimg
  • bozaimg