KORTATU
KORTATU


entzun
ROCK
Erosi
 
 

Datu teknikoak
Urtea: 2010
Barra kodea: 8436007083692
Erreferentzia: PL141
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Diskografia
Kortatu taldea 1983. urtean sortu zen, Irungo Fermin Muguruza (gitarra eta ahotsa), Iñigo bere anaia (baxua
eta koroak) eta Treku Armendariz bateria-jotzailea elkartu zirenean, reggae-punk-ska nahasketa eraginkor bat abian jarriz. Talde dibertigarria bezain konprometitua izan zen hasieratik. Diskoak argitaratu ahala euskarak, eta horrekin batera jarrera politikoak, presentzia irabazi zuten, eta zentsurarekin hainbat arazo izan zituzten.

Lehen diskoa Cicatriz, Kontuz Hi! eta Jotakie taldeekin batera konpartitu zuten 1984. urtean.

Disko honetan agertu ziren bi kantu binilozko berrargitalpen honetan sartu dira "bonus track" gisa. Kortatu taldearen lehen diskoa, 1985. urtean argitaratu zuen Soñua diskoetxeak.

Erabat iraultzailea izan zen taldearen esentzia. Erreferentziarik hurbilena, The Clash talde britainiarra izan daiteke: ska, punk eta reggae estiloak berezko modu batean nahasten zituzten. 1988. urtean Parisen Public Enemy taldearen kontzertu bat ikusi ostean, Kortaturen azken garaian eta estudioko azken diskoan, rap musikara nolabaiteko hurbilpena sumatzen da. Trantsizio garai bat sortu zen orduan, Kortatu eta gerora Negu Gorriak (1990) izango zenaren artean.

Kortatu taldea 1989an desegin zen eta Muguruza anaiak, Kaki Arkarazo gitarra-jotzailearekin batera Negu Gorriak taldeari bizitza eman zioten... baina hori beste kontu bat da.

KORTATU
Biografiak laister izango dituzu eskuragarri.
Barkatu eragozpenak.


 
(2015)
(2015)
(2013)
(2010)


  • norgara
  • nobedadeak
  • biniloak
  • albisteak
  • agenda
  • kontzertuak
  • zerbitzueditimg
  • kontratazioakimg
  • estudioaimg
  • oihukaimg
  • bozaimg