GARI
(LP) LIVE ANALOGIC RECORDING


entzun
KANTARIAK
Erosi
 
 

Datu teknikoak
Urtea: 2013
Barra kodea: 8436007084828
Erreferentzia: EL901
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Diskografia

Garik Ez da amaiera disko zoragarria aurkeztu du aurtengo udaberrian. Oraingoan, “Elkar estudio. Live-analogic-sessions” izenburuaren atzetik ezkutatzen den artisau baten lana aukezten digu. Ez da amaiera diskoaren errepertorioan oinarrituta, Garik desafio berri baten aurrean garaile atera da. Sesio bat estudioan, zuzenean… musikari guztiak batera… 8 kantu modu analogikoan grabatuta, Jean Phocas eta Victor Sanchez tekinikarien begiradapean. Emaitza itzela! 180 gr.ko binilo edizio mugatu bat


GARI

80ko hamarkadan Euskal Rock Erradikala etiketarekin ezagutu zen mugimenduak Euskal Herriko rock musikaren eszena astindu zuen. Mugimendu haren baitan gure historia txikian jada mitikoak diren zenbait talde sortu ziren. Horietako bat Hertzainak izan zen, eta haren abeslaria Gari. Urteak igaro ahala, taldearen ahots soila izatetik konposizioetan parte hartzera igaro zen, eta Hertzainak desegin eta gero bakarkako ibilbidea hasi zuen. Kantu propioekin egindako diskoetan kaleratu ditu orain arte, eta erakutsi du konpositore gisa heldutasuna lortu duela. Rock kantu zuzenak dira, instrumentazio apal eta hornidurarik gabekoak eta Gariren ahots sendo baina aldi berean xuxurlariak ematen dioten ukitu nahastezinarekin.


(2013)
(2013)
(2009)
(2007)
(2004)
(2000)
(1999)


  • norgara
  • nobedadeak
  • biniloak
  • albisteak
  • agenda
  • kontzertuak
  • zerbitzueditimg
  • kontratazioakimg
  • estudioaimg
  • oihukaimg
  • bozaimg