RUPER ORDORIKA
HAUTSI DA ANPHORA


entzun
KANTARIAK
Erosi
 
 

Datu teknikoak
Urtea: 2010
Barra kodea: 8436007083715
Erreferentzia: EL4003
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Diskografia
Hautsi da anphora (Xoxoa - Elkar 1980) “abesti politikoaren” garaia inflexio puntuan zegoenean argitaratu zen. Euskal musika berregokitzen hasi berria zen, joera berri bat eratzen ari zen euskal musikan. Diskoak oso kritika onak jaso zituen. Garai hartan, Bernardo Atxaga idazlea eta Ruper Ordorika Bilbon elkarrekin bizi ziren eta bataren letrak eta bestearen musikak uztartuta sortu zen proiektua. Ildo poetikoa bezain berrizalea ireki zuen lan honek, garai hartan handik eta hemendik etorritako musikarien aukeraketa bikainaren laguntzaz (Angel Celada, Gereñu...).

Gerora etorri zen euskal kantagintzaren esparru zabalenean sekulako eragina izan zuen diskoak. Munduan zehar nagusitzen ari ziren musika molde berriak ekartzeaz gain, gure gaur egungo olerkia eta kalitate-mailarik altueneko “pop-rocka”, dotoreziaz eta abileziaz uztartzen zituen.

Ruper Ordorikak oraindik aktibo eta gogotsu jarraitzen du; zalantzarik gabe, euskal konposatzailerik eraginkorrenetakoa dugu. Hautsi da anphora diskoaren 30. urtemuga honetan, binilozko berrargitalpen honekin batera, orduko sortzaile kementsuei nolabaiteko omenaldia egiten diegula pentsatzen dugu.

RUPER ORDORIKA

Oñatin jaioa 1958an, gaztetan Ingalaterrara egin zituen bidaiek erabateko eragina izango zuten haren musikagintzan, hango musikoen jarrera, entzuleekiko berotasuna eta maila teknikoa ikusi ondoren. 1980an Hautsi da anphora argitaratu zuen, Bernardo Atxagaren poemekin osatua, ordura arteko musikarekin zerikusirik ez zuen diskoa.

Hurrengo diskoetan bi bide zehaztu ditu: rock gogorragoa batzuetan, folk ukitu leunagoak bestetan, musika elektrikoaren eta akustikoaren mugarrietan beti. "Hiru truku" taldean parte hartu du, eta bakarka ere bai.
 


(2016)
(2014)
(2013)
(2013)
(2011)
(2010)
(2009)
(2008)
(2006)
(2001)
(2000)
(2000)
(2000)
(2000)
(1998)


  • norgara
  • nobedadeak
  • biniloak
  • albisteak
  • agenda
  • kontzertuak
  • zerbitzueditimg
  • kontratazioakimg
  • estudioaimg
  • oihukaimg
  • bozaimg