RUPER ORDORIKA
AZUKRE KOXKORRAK


entzun
KANTARIAK
Erosi
 
 

Datu teknikoak
Urtea: 2013
Barra kodea: 8436007084736
Erreferentzia: KD-892
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Diskografia

Bere azken diskotik bi urte igaro direnean, Ruper Ordorikak Azukre koxkorrak izeneko lan berria plazaratu
du, zeinean errekonozimenduzko tributoa eskeintzen dien hainbat euskal talderi eta kantariri. Hertzainak, Itoiz, Kortatu, Koska, Txomin Artola, Errobi, Oskorri, Xabier Lete, Delirium Tremens, Etxahun Iruri, Balerdi Balerdi eta Mikel Laboa (denetara hamabi) ageri dira koblakariaren hautaketa esanguratsu eta harrigarri honetan.


Oso joera eta mundu ezberdinetakoak izanik, izpiritu bakar batek bateratura azaltzen zaizkigu denak,
Ruperren musikalitatera eta estilora ekarrita, begirunez eta askatasunez. Beren “azukre koxkorrak” oparitzat utziz joan ziren garai bateko banda eta abeslari hauek bizirik diraute Ruperren gogoan. Garai haiek berbisitatu nahi izan ditu, haien soinuak, kantariak, letren egileak (Gabriel Aresti, Joxan Artze, Daniel Landart, Pello Lizarralde, Xabier Lete, Bordari, Etxahun Iruri, Joseba Alkalde, Josu Landa...). Horiek guztiak
gurera ekarri, eta berrinterpretatu egin ditu bere estilo guztiz pertsonalean, urte eta erdiz luzatu den prozesu batean.

Grabatzeko moduak ere joera bat trasmititzen du. Musikari guztiek elkarrekin joz eta abestiak batera gozatuz, lortu da, hein handi batean, lan berriak duen freskotasuna. Arkaitz Miner (gitarra, mandolina, bibolina), Fernando “Lutxo” Neira (bajoa) eta Hasier Oleaga (bateria) musikariekin batera, Ben Monder kolaboratzaile eta lagun hurkoa ere gonbidatu gisa ageri da hiru kanturen grabaketan.

Hari fin batek lotzen gaitu bizitzarekin, eta kantu batzuk hartatik dabiltza batetik bestera etengabe, garraztasunak leuntzen eta ametsak gugan berpizten behin eta berriro. Horietako abesti bakoitzean, eternitate bat dago.


RUPER ORDORIKA

Oñatin jaioa 1958an, gaztetan Ingalaterrara egin zituen bidaiek erabateko eragina izango zuten haren musikagintzan, hango musikoen jarrera, entzuleekiko berotasuna eta maila teknikoa ikusi ondoren. 1980an Hautsi da anphora argitaratu zuen, Bernardo Atxagaren poemekin osatua, ordura arteko musikarekin zerikusirik ez zuen diskoa.

Hurrengo diskoetan bi bide zehaztu ditu: rock gogorragoa batzuetan, folk ukitu leunagoak bestetan, musika elektrikoaren eta akustikoaren mugarrietan beti. "Hiru truku" taldean parte hartu du, eta bakarka ere bai.
 


(2016)
(2014)
(2013)
(2013)
(2011)
(2010)
(2009)
(2008)
(2006)
(2001)
(2000)
(2000)
(2000)
(2000)
(1998)


  • norgara
  • nobedadeak
  • biniloak
  • albisteak
  • agenda
  • kontzertuak
  • zerbitzueditimg
  • kontratazioakimg
  • estudioaimg
  • oihukaimg
  • bozaimg