GARI
EZ DA AMAIERA


entzun
POP-ROCK
Erosi
 
 

Datu teknikoak
Urtea: 2013
Barra kodea: 8436007084644
Erreferentzia: KD-888
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Diskografia

GARIk Ez da amaiera diskoa aurkezten digu oraingoan, bere bakarkako ibilbidean ekoizten duen zazpigarrena.

Hertzainak taldearen garaiaren aurretik, agertokietan dabilen kantaria izanik, maisu baten gisa menderatzen du oholtza, eta publikoarekin, aldi oro, hari sendo bat sortzen du, harengandik hurbil sentitzeko. Gari, batez ere, agertokietako animalia da.

Abeslari bikaina, adierazgarritasun musikalaren gainean oinarritzen du bere ahots beroa, komunikazio samur bezain zirraragarria lortzeko. Ezin ahaztuzkoa.

Diskoak bertute asko ditu. Alde batetik, hitzei begira, hausnarketara gonbidatzen duten letrak daude: bakardadea, maitemina, ezintasuna, etsipena, bizitzaren borrokak… tonu atseginean eta amultsuan iristen zaizkigu, estualdiz eta gordinkeriaz inguratutako gizakumeei eskua luzatuz. Kirmen Uribe, Jon Maia, Jon Benito, Jose Luis Padron eta Fermin Etxegoien idazleen olerkiek, beren horretan, aipagarriak dira benetan, Gariren nortasun artistikoa elikatu ez ezik, zinezko lan ederrak baitira, pertsonaren barrua arakatzen duten diamante distiratsuen antzekoak.

Musikalki, berezko unibertso bat dakarkigu. Erreferentzia askokoa eta erreferentziarik gabea, aldi berean. Ezaguna eta misteriotsua, biak batera. Hamaika kantu landu, sendo eta atsegin dauzkagu lan berri honetan, sare burutsu bezain liluragarri batean josiak, imitaezina den era moderno bezain sentsualean ekoitziak. Horrela, Miguel Moyanoren ekoizpen artistikoa (gitarrak, programazioak, teklatuak…), Aitor Ariñoren soinu produkzioa, hala nola, Aitor Oñederraren diseinu eta irudi lanak dira diskoaren oinarri eta Gariren zutabe. Zuzeneko ekitaldiak, azkenik, lan-talde berarekin osatuak, zentzumenen gozamenerako, erritmo, kolore eta psikodeliaz marraztutako uneak izango dira.

Ez da amaiera, ez da amaiera, jaiotze bat baizik, egunsenti berri bat.


GARI

80ko hamarkadan Euskal Rock Erradikala etiketarekin ezagutu zen mugimenduak Euskal Herriko rock musikaren eszena astindu zuen. Mugimendu haren baitan gure historia txikian jada mitikoak diren zenbait talde sortu ziren. Horietako bat Hertzainak izan zen, eta haren abeslaria Gari. Urteak igaro ahala, taldearen ahots soila izatetik konposizioetan parte hartzera igaro zen, eta Hertzainak desegin eta gero bakarkako ibilbidea hasi zuen. Kantu propioekin egindako diskoetan kaleratu ditu orain arte, eta erakutsi du konpositore gisa heldutasuna lortu duela. Rock kantu zuzenak dira, instrumentazio apal eta hornidurarik gabekoak eta Gariren ahots sendo baina aldi berean xuxurlariak ematen dioten ukitu nahastezinarekin.


(2013)
(2013)
(2009)
(2007)
(2004)
(2000)
(1999)


  • norgara
  • nobedadeak
  • biniloak
  • albisteak
  • agenda
  • kontzertuak
  • zerbitzueditimg
  • kontratazioakimg
  • estudioaimg
  • oihukaimg
  • bozaimg