XABI SAN SEBASTIAN BAND
ERRAIAK


entzun
POP-ROCK
Erosi
 
 

Datu teknikoak
Urtea: 2012
Barra kodea: 8436007084491
Erreferentzia: KD-873
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Diskografia

Denon barruan, erraietako mundu horretan, gure iragana daramagu. Erraietan gordetzen dugu, erdi ezkutuan, bihozkadez, gobernatu ezinezko sentimenduez eta abere izatearen esentziaz osatutako gure berezko sena. Zerbait “erraietatik” egiteak, egiteko modu askea, esentziala eta oldartsua adierazten ditu.


Subkontzientearen sakontasun horretan garatzen dira intuizio eta bulkadarik oinarrizkoenak, gure sentiberatasunaren misterioak. Sentikortasuna, sormena, musika eta olerkia ere, zoko sakon horietan ezkutatzen dira, jalgitzeko aukeraren zain.

Xabi San Sebastianen disko berri honek horrekin guztiarekin zerikusi handia du, hortik datorkio izenburua: Erraiak. Primitiboa eta oldartsua da, abesti gihartsuak, riff erakargarriak... suharra bezain elementala; jatorrizko rocka, azken batean (rock´n´roll-rythm & blues…). Publikoarekin enpatia lortzeko, alderik tribalenaz baliatzen den lan mamitsua da: doinu aberatsak eta erritmoa nonahi, zapore atsegineko fruitu basatia. Kantak tratamendu musikal berri eta harrigarri batez bildurik datoz, azken lau urteetan kantari donostiarrarekin ibili den musika taldearen inplikazio bereziaren eraginez.


XABI SAN SEBASTIAN BAND
Biografiak laister izango dituzu eskuragarri.
Barkatu eragozpenak.


 
(2012)


  • norgara
  • nobedadeak
  • biniloak
  • albisteak
  • agenda
  • kontzertuak
  • zerbitzueditimg
  • kontratazioakimg
  • estudioaimg
  • oihukaimg
  • bozaimg