KUPELA
GAILURRAK IKUTUZ


entzun
TRIKI
Erosi
 
 

Datu teknikoak
Urtea: 2012
Barra kodea: 8436007084408
Erreferentzia: KD-872
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Diskografia
Kasu honetan, Kupela taldekoak bertsoetan oinarritu dira lana osatzeko.

Izan ere, Mitxelena, Lasarte, Lazkaotxiki, Lopategi, Gorrotxategi, Antonio Mari Loidisaletxe, Sebastian Lizaso eta Andoni Egañaren bertsoak, eta Angel Larrañagarenak berarenak ere kantatu dituzte.

Anjel Larrañagak, taula gainean berarekin abestu zutelako edo entzule moduan bertso saio haietan egokitu zelako, memorian gordeak zituen bertso batzuk berreskuratu ditu. Bertso haiei Angel berak egindako beste batzuk gehitu zaizkie disko eder bat osatuz. Bertsoak abestu ziren doinuan jaso ditu taldeak, eta Xabier Zabalek moldatu ditu Gailurrak ikutuz diskorako.

Diskoaren ekoizpena Mikel F. Krutzagaren gidaritzapean egin da Donostiako Elkar estudioetan.

Nahasketak eta masterizazioa Mikelen Musikart estudioan egin dira, Amezketan.

Grabazioan, kolaboratzaileak ere izan dituzte: Arkaitz Miner (mandolina, biolina eta gitarra) eta Aitor Furundarena (soinua). Kolaboratzaile horiek konponketa lanei zentzu unibertsal bezain zorrotza eskaini diote lanari. Saizarko festa kantuan, Angel Larrañagarekin batera Andoni Egaña bertsolariak kantatu du.

Disko berri honetan, betiko erromeriarekin eta jai giroarekin batera, bertso bilduma bat eskaintzen zaigu.

Kupelaren azken disko hau, beti bezala, dantzarako aproposa da baina oraingoan giro lasaian entzuteko ere egokia.

KUPELA
Biografiak laister izango dituzu eskuragarri.
Barkatu eragozpenak.


 
(2014)
(2012)
(2010)
(2008)
(2008)
(2006)
(2006)


  • norgara
  • nobedadeak
  • biniloak
  • albisteak
  • agenda
  • kontzertuak
  • zerbitzueditimg
  • kontratazioakimg
  • estudioaimg
  • oihukaimg
  • bozaimg