RUPER ORDORIKA
HODEIEN AZPIAN


entzun
KANTARIAK
Erosi
 
 

Datu teknikoak
Urtea: 2011
Barra kodea: 8436007084231
Erreferentzia: KD-860
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Diskografia
Ruper Ordorikaren disko berri bat beti albiste ona bada, eta bada, prefosta, orain plazaratzen duenarekin areago gertatzen da. Ibilbide gero eta sendoagoan eta aberatsagoan, bere betiko oinarrian -kantuarekiko maitasuna, gustua eta exijentzia, ofizio-afizioarekiko leialtasuna eta atxikimendua- eta bere ohiko ezaugarriez gain -estilo berezia eta propioa, herri kantuaren oihartzunez eta hiri usain eta rock taupadaz mamitua-, Ruper Ordorika disko berrian heldutasunak ahalbideratzen duen intimismo lañoan agertzen zaigu, zer kantatu-esan nahi duen eta nola esan-kantatu nahi dueneko lurraldean. Eta, hain zuzen, ez hodeietan galdua edota sasian trabatua, Ruper berarengan -hots, ororengan- grabitatzen duten sentipen eta bizipenetan osagarriki murgildua baizik, osasuntsu, garden, zinezko. Hain zuzen, hodeien azpian eta sasien gainean, munduan.

Eta ez preseski hankaz gora dagoen munduan, noski, sen, izari eta ezaugarri bereziak nabarmentzen dituen munduan baizik. Begi, belarri eta men sentikorrekin ikusi, sentitu eta bizi daitekeen mundu zahar bezainbat berrian. Bere eskutik, bere ahotsetik, ohartu ere egin gabe, modu naturalean, gauzarik xumeena balitz bezala, lurralde horretan gara sartzen, fin, sentikor... heldu.

Poesiaren xalotasuna eta benetakotasuna, sinbolismotik eta soberazko lirismo edota nostalgiatik urrun; doinu, sonoritate eta kantaeraren giro egokia eta gardentasuna; poesia eta kantua, kantua eta poesia, sentsibilitate handiz jabal eta eder uztartuak... Ohituta gauzka, baina oraingoan areago azpimarratu behar da, bakan lortzen baita goi-mailakoa izaki, atzean lan handia daukana izaki, kantuak gisa horretan ontzea.

Mugalariekin hemen eta orain zuzenean jorratzen duena da bere jardun eta testuinguru baitezpadakoa. Kantu berriak disko batean gauzatzeko garaian, baina, sonoritate eta testura berezien mugak haratago garatzeko erronkan, aitzindari gisa jorratua duen bidea, New Yorkeko musikari handi eta lagun zaharrak ere alboan edukitzeko nahi-beharra, berezkoa izan du aspaldian. Oraingoan ere, beraz, etxeko lanak eginik, hara joan eta diskoan doazen kantuak ditu jantzi. Oraingoan, diskoari bestelako giroa ematen dio gitarra berri batekin: Stephen Ulrich-ekin, hor ditugu Skuli Sverrisson, Kenny Wollesen eta... Ben Monder. Mugalarien partaidetzak ere bere ukitu berezia ematen dio diskoari. Emaitza ezin ederragoa da, hain zuzen, mundua biltzen duen oihartzuna osatu nahi luketen kantuez osatua.

Aukera ezin egokiagoa, beraz, kantariaren bidaide izateko, gerritik helduta iturrian zer dagoen ikustera joateko; sendo bezainbat libro, baietz esateko datorrenari, esku beteko emango zaigunari...

Albiste ona, bai, plazan baitugu jada bizipenaren, sorkuntzaren eta bizieraren muga horietara garamatzan Ruper Ordorikaren disko berria.

Jose Angel Irigaray - 2011ko urrian


RUPER ORDORIKA

Oñatin jaioa 1958an, gaztetan Ingalaterrara egin zituen bidaiek erabateko eragina izango zuten haren musikagintzan, hango musikoen jarrera, entzuleekiko berotasuna eta maila teknikoa ikusi ondoren. 1980an Hautsi da anphora argitaratu zuen, Bernardo Atxagaren poemekin osatua, ordura arteko musikarekin zerikusirik ez zuen diskoa.

Hurrengo diskoetan bi bide zehaztu ditu: rock gogorragoa batzuetan, folk ukitu leunagoak bestetan, musika elektrikoaren eta akustikoaren mugarrietan beti. "Hiru truku" taldean parte hartu du, eta bakarka ere bai.
 


(2016)
(2014)
(2013)
(2013)
(2011)
(2010)
(2009)
(2008)
(2006)
(2001)
(2000)
(2000)
(2000)
(2000)
(1998)


  • norgara
  • nobedadeak
  • biniloak
  • albisteak
  • agenda
  • kontzertuak
  • zerbitzueditimg
  • kontratazioakimg
  • estudioaimg
  • oihukaimg
  • bozaimg