BATZUEN ARTEAN
BAIONATIK BILBORA - IPARRALDEKO KANTARIAK


entzun
BILDUMAK
Erosi
 
 

Datu teknikoak
Urtea: 2011
Barra kodea: 8436007084262
Erreferentzia: KD-859
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Diskografia
Lurra-maitasuna-askatasuna trilogiak ederki laburbiltzen du betidanik pertsonek aurrera egiteko izan dituzten xedeak. Etengabe bilaketa horrek baldintzatu baititu, bai humanitatearen, zein munduko kulturen eboluzioa.

Herriaren espiritua den kantagintzaren tematika betiereko eta unibertsala dugu halaber, hirukote hori berbera.

Gure kulturak badu kantutegi garratzitsu eta aberats bat, gure-gureak ditugun identitate ezaugarriak dituena. Harrigarria bada ere, Ipar Euskal Herria Hego Euskal Herria baino lurralde txikiagoa eta jendez urriagoa izan arren, iparraldean sortu, gorde eta zabaldu dira kantu iradokitzaile gehien, transmisiorako gaitasun handia erakutsiz. Haietako askoren egilea ezezaguna da, antzinatasunaren erakusle, “Bereterretxen khantoria” adibidez, XV. mendearen hasierakoa da Gaur egunera arte iraun badute, kantu hunkigarriak direlako izan da, gizakiok dugun hondo unibertsal horri dei egiten diotelako, memoriari eta bere indar iradokitzaileari. Hainbeste, ezen pentsa liteke, kantuotan ezkutuan transmititzen diren sekretuetan egon daitekeela gure hizkuntza, folklorea eta gure barne-sentimenduak bizirauteko giltza.

Kantu epikoak eta heroikoak, maitasun eta gerra kantuak, nostalgiaz eta malenkoniaz beteak, zeru eta lurreko kantuak, naturaz mintzo diren kantuak, unibertsoan zein txikiak garen azaltzen duten kantuak, gure mendiez hitz egiten dutenak, itsaso eta ibaiez. Laborantzaz mintzo diren kantuak dira, arrantzaz eta artzaintzaz; erlijio kontuez ere mintzo direnak. Kantu esoterikoak dira, kantu gozoak eta delikatuak, mendiko ahotsaren indarrarekin alde handia dutenak…

Iparraldea, gure iparra, inspirazio iturri dugu, zalantzarik gabe. Ezin ahaztu Hegoaldeko kantari askok (Benito Lertxundi, Mikel Laboa, Imanol eta beste hainbatek) Iparraldeko estetika eta sinbologiarekin txundituta abestu dutela, euren ibilbidean zehar. Haiek iturri haietatik edan zuten, eta gutako askori kantu haiek entzunaz piztu zaigu Iparraldea ezagutzeko irrika. Melodia erakargarriz jantziriko kantuak, poema aberats eta edertasun harrigarrikoak…

BAIONATIK BILBORA- Iparraldea Kantuz kanpainak Hegoaldera zabaldu nahi du Iparraldeko espiritua, agian konturatu gabe, baina gure herri kantutegian funtsezkoak izan diren, eta diren, kantuak, egileak eta interpreteak ezagutaraziz.

Kanpaina hau trilogia moduan ere aurkezten da:

Alde batetik, izen bereko bilduman hogei kantu eder daude, Ipar Euskal Herriko iraganeko, gaur egungo eta etorkizuneko historia laburbiltzen dutenak: Beñat Achiary, Pantxoa eta Peio, Anje Duhalde, Kantiruki, Erramun Martikorena, Etxamendi eta Larralde, Mixel Labeguérie, Jean Mixel Bedaxagar, Mixel Arotze, Aritzak, Maddi Oihenart, Niko Etxart, Jean Bordaxar, Isabelle Jaury, Amaren alabak, Errobi, Kalakan...

Bestetik, abenduaren 20an Bilboko Euskalduna Jauregian izango den kontzertuarekin publikoari iristarazi nahi zaio errealitate bizia eta gaurkotasunezkoa, kartsua eta mamitsua, gure lehen auzoek duten indar animikoaren erakusle dena. Han izango dira aurreko belaunaldiak, gaur egungoak eta etorkizunari deika ari direnak.

Eta azkenik, mundu digitalak ideia hori zabaltzeko aukera eskaintzen digu. Izan ere teknologiari eta kontsumitzeko era berrienei esker, errepertorio zabala baitugu eskura, disko eta kantari ederrez, eta egile garrantzitsuz osatua. Aukera horrek, disko zein kontzertuaren lan dibulgatiboa osatu eta biribiltzen du, gainera. Benetan zirraragarria da “Bereterretxeren Khantoria”, “Kantuz”, “Jaun Baruak”, “Goizian argi hastean” edota “Maitea nun zira” bezalako paregabeko kantuak biderik modernoenak eta berrienak erabiliz jendarteratzea. Internet tresna oso aproposa da mendeetan jaso ditugun baloreak transmititu ahal izateko.

ELKARek eta EUSKADI IRRATIAk (EITB) bat egin dute, euren markak eta sinergiak elkartu dituzte abentura berri eta iradokitzaile honetan. Inoiz jakitun izan ez arren, betidanik gure barnean izan dugun mundu batera bihotzak zabalduko dizkigun abentura.

Lurra, maitasuna eta askatasuna, hiru balio, hiru desira eta hiru errealitate: iraganerako zubi, etorkizun atari, kantu egindako orainaldi.

BATZUK
Biografiak laister izango dituzu eskuragarri.
Barkatu eragozpenak.


 
Diskografiak laister izango dituzu eskuragarri.
Barkatu eragozpenak.



  • norgara
  • nobedadeak
  • biniloak
  • albisteak
  • agenda
  • kontzertuak
  • zerbitzueditimg
  • kontratazioakimg
  • estudioaimg
  • oihukaimg
  • bozaimg