GONTZAL MENDIBIL
NEURE TXIKI POLITA


entzun

Erosi
 
 

Datu teknikoak
Urtea: 2011
Barra kodea: 8436007084088
Erreferentzia: KD-857
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Diskografia

NEURE TXIKI POLITAn Kantuz eta oroituz Gorbeia dogu entzungai, ondare preziatua, ikur eta lanabes, nekez, pozez eta algarez, aroz aro, atzo, gaur, bihar, betiro Gorbeia eta bere ingurunea kantu kantari dogu bizigai.

Gorbeiak lillura dau sortzen, mendi eta ingurune oparoa, ederregia bere udako argia, ederregia pagadiz jositako oihan berdea, haitzen zuria, udazken lur ostoz josia, belar printzezko udaberria, ederregia neguaren elur mantua.

Gorbeia magalean jaio eta bizi izan diren bizipenak, sentipenak eta ilusioak dastatzera datorren lan musikala dogu oraingo hau.  Gorbeiak sortarazten dauan zirrara erakarriz. 

Dokumentu historikoa bihurtu gure dan lana dogu berau. Gorbeiapean sortutako edota bertan entzundako kantu, eresi, olerki, arnas eta oihu. Oihan barreneko zaratak agerteraziz, biztanleen barruak hustuz eta musikaz hornituz.  Pago mukurren izadi bizia, zeru-lurretarantz eskeintzera datorkigun adar eta haizeratutako orri bizia.

Belardi goxo, aro bateko bizipen eta gaurko oroimen, mendez mendeko usadioak agerteraziko duen musika sorkuntza lana, Gorbeiapeko semeak bertako biztanleen laguntzaz egina.

Gaurko eta atzoko agortu bako iturri, biharko baten  ere entzungai izango diren ustez, eguzki printzaz edo behe-laino mehatuaz agertuko diren musikaz blai.Umearoko soinuak, itun eta mito, bertakoen hizkerak, ahaztu ezin daikedazan oroipenak, aldi bateko joan etorriak, gure aurreko belaunaldiek soinu alegeran edo tristean abestuak.   Aro baten bizi-pozak tentuz moldatuak eta kokatuak, gaurko honetara egokituak.

Halakoxea nahia, halakoxea lana, neurriz burutua, irudipen berriz sortua  eta irudimenez jantzia, esandako eta esan barik geratu den guzti horren gainean moldatua.

Hitzez, soinuz, kantuz, aideratu gura dan musikan oraintsu joan jakun Xabier Leteren "Malkoak euri balira"  hitz esanguratsuak ere musikatuak dituzuz bertan.  Ez dakit dakiuzun baina, neure sentipenak eta oroimenak daukazuz hemen, bihotzaren taupadak eta bizipenak kantuan aideratzeko asmoan eginak. Ez dakit dakizun baina, norbera izaten uzten ez gaituzten mundu honetandenborak neurtzen du dena, eta beranduegi egin baino lehen maite zaitudala diotsut laztama.


GONTZAL MENDIBIL
Biografiak laister izango dituzu eskuragarri.
Barkatu eragozpenak.


 
(2014)
(2011)


  • norgara
  • nobedadeak
  • biniloak
  • albisteak
  • agenda
  • kontzertuak
  • zerbitzueditimg
  • kontratazioakimg
  • estudioaimg
  • oihukaimg
  • bozaimg