MIKEL LABOA
LAU-BOST (BERRITUA) (DIGIPACK)


entzun
KANTARIAK
Erosi
 
 

Datu teknikoak
Urtea: 2012
Barra kodea: 8436007083760
Erreferentzia: KD-849
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Diskografia

Mikel Laboak 1980. urtean argitaratuko lanaren edizio berri bat da eskuartean duzuna. Lehen edizioa LP bikoitz eta kasete bikoitz bezala kaleratu zen eta 1992.ean konpaktora ekarri zen Mikel Laboaren lan enblematiko hau.

Bere diskografia guztiarekin egin dugun moduan, Digipack formatoan plazaratu dugu “Lau Bost” hau ere. Masterra jatorrizko soinuarekin mantendu badugu ere kanpoko itxura aldatu diogu. Diska honetan, Mikel Laboak jarraipena ematen zien lehenagotik hasitako hiru joerei, hau da, euskal herri-kanta, zenbait poetaren olerkiak musikatuz egindako kantua eta, azkenik, Mikelek berak “kantu esperimentala” edo “Lekeitioak” deitzen duena.


MIKEL LABOA

Donostian jaio zen 1934an. 1962an Bartzelonara joan zen ikasketak egitera, eta han ezagutu zuen Nova canÇo izenpean biltzen zen kantari taldea. Donostiara itzuli zenean Ez dok amairu sortu zuen, zazpi urte iraun zituen kantari kolektiboa (1965-1972). Disko txiki batzuen ondoren Lp bikoitza argitaratu zuen 1974ean, Bat-Hiru deitua, oso garrantzitsua euskal musikan. Hiru esparru jorratu ditu: kantu herrikoiak, poeta musikatuak eta berak Lekeitio deitzen dituen kantu esperimentalak. Filme eta dokumentaletan ere erabili da bere musika. Ezinbesteko erreferentzia da.
2008ko abenduaren 1ean hil zen Donostian.


(2015)
(2012)
(2011)
(2010)
(2010)
(2007)
(2005)
(2003)
(2000)
(2000)
(1999)


  • norgara
  • nobedadeak
  • biniloak
  • albisteak
  • agenda
  • kontzertuak
  • zerbitzueditimg
  • kontratazioakimg
  • estudioaimg
  • oihukaimg
  • bozaimg