MIKEL LABOA
BAT-HIRU


entzun
KANTARIAK
Erosi
 
 

Datu teknikoak
Urtea: 2010
Barra kodea: 8436007083753
Erreferentzia: KD-848
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Diskografia
Mikel Laboa, euskal kantagintzaren ikurrik enblematikoena dugu. 1934. urtean jaio zen eta medikuntza eta psikiatria ikasketak egiten ari zela ekin zion ibilbide artistikoari. Atahualpa Yupanqui edota Violeta Parra kantari hegoamerikarren antzera, “artista sozial” gisa definitu izan du inoiz bere burua Mikelek. Iruñeko Gayarre antzokian eskaini zuen estreinako emanaldia 1958an. 1960ko hamarkadan zehar, beste euskal artista, olerkari, zein kantarirekin batera (Benito Lertxundi, Xabier Lete, Joxean Artze, Jose Angel Irigarai...) Ez Dok Amairu kultur mugimenduaren fundatzaileetarikoa izen zen. Ordutik aurrera, euskal kantagintza berriaren aitzindaritzan mantendu zen Mikel, euskal izaeraren berpizkundearen ikono eta sinbolo bilakatuz.

Bat-Hiru LP eta kasete bikoitza 1974ean argitaratu zen Herri Gogoa zigilupean. 1989an, aldiz, CD formatura pasa zen. Orain itxura berrituarekin, digipack eta binilo formatoan plazaratzen dugu.

MIKEL LABOA

Donostian jaio zen 1934an. 1962an Bartzelonara joan zen ikasketak egitera, eta han ezagutu zuen Nova canÇo izenpean biltzen zen kantari taldea. Donostiara itzuli zenean Ez dok amairu sortu zuen, zazpi urte iraun zituen kantari kolektiboa (1965-1972). Disko txiki batzuen ondoren Lp bikoitza argitaratu zuen 1974ean, Bat-Hiru deitua, oso garrantzitsua euskal musikan. Hiru esparru jorratu ditu: kantu herrikoiak, poeta musikatuak eta berak Lekeitio deitzen dituen kantu esperimentalak. Filme eta dokumentaletan ere erabili da bere musika. Ezinbesteko erreferentzia da.
2008ko abenduaren 1ean hil zen Donostian.


(2015)
(2012)
(2011)
(2010)
(2010)
(2007)
(2005)
(2003)
(2000)
(2000)
(1999)


  • norgara
  • nobedadeak
  • biniloak
  • albisteak
  • agenda
  • kontzertuak
  • zerbitzueditimg
  • kontratazioakimg
  • estudioaimg
  • oihukaimg
  • bozaimg