IMANOL URBIETA
AITONA-AMONEKIN KANTARI


entzun
BILDUMAK
Erosi
 
 

Datu teknikoak
Urtea: 2010
Barra kodea: 8436007083869
Erreferentzia: KD-846
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Diskografia
Familia mota asko ditugu gaur egun, baina guztietan protagonismo handia dute aitona-amonek. Familia eta lana ongi uztartzea zaila egiten den gaurko bizimoduan, biloben zaintzaz arduratzen dira aitona-amona asko eta asko. Baina zaintzea baino gehiago da bilobekin egiten dutena. Arduraz saiatzen dira biloben beharrei erantzuten, eta “luxuzko kanguru” bilakatu dira. Izan ere, bilobei seguru daudela eta maitatuak direla sentiarazten diete, patxadaz entzuten diete, eta egoera ezezagunen aurrean bilobak babestuak sentitzen dira.

Aitona-amonentzat, bilobak, satisfazio-iturri dira. Euren seme-alabekin izan zituzten obligazioak alde batera utzita, bilobak “mimatzeko” aukera dute, eta ilusioak, jarrerak, ohiturak eta abar proiektatzen dituzte haurrengan.

Aitona-amonak ez dira bilobak hezteko arduradunak, baina elkarrekin pasatzen duten denboran hezitzaile apartak izan ohi dira. Hona hemen elkarrekin egiten dituzten jarduera batzuk, adibidez:

• Ipuin kontalari ezin hobeak dira. Bizitzaren esperientziatik abiatutako ipuinak fantasia eta errealitate dira aldi berean.

• Liburuak irakurtzen dizkiete, eta haiengan irakurketarako zaletasuna piztu, hiztegia aberastu…

• Paseoak eta txangoak egiten dituzte elkarrekin: hondartzara olatuak ikustera edo txirlak biltzera, mendialdera zuhaitzak ezagutzera edo marmelada goxoa egiteko masustak biltzera, erreka inguruko igelen kantak entzutera edo txorien kantak ezagutzera.

• Hainbat ohitura sozialen transmisore dira. Adibidez, freskagarri bat edan eta olibak jatera terraza batean esertzen direnean, lagunekin berriketan aritzeko.

• Eguraldi txarreko arratsaldeetan, txokolate beroa hartu ondoren, amonak kutxa zaharrean gordeta dituen arropekin mozorrotuko dira, edo familiako argazki-albumak ikusiko dituzte, arbasoak ezagutzeko.

Izugarria da aitona-amonek bilobekin egiten duten lana eta, batez ere, bilobei dieten baldintzarik gabeko maitasuna.

Hori guztia eskertu nahian eta gure aitona-amonekin bizi izandako uneak gogoratuz osatu dugu disko hau. Euskal Herriko aitona eta amona guztiei musu bina.

Kontxi Aizarna


IMANOL URBIETA

Zarautzen jaio zen 1934an. Filosofian lizentziatua eta kontserbatorioan musika ikasketak egina, eskoletako haurrekin lana egiteko ildo pedagogiko berritzailea sortu zuen. 1967an Haur kantariak lana argitaratu zuen, euskaraz haurrentzat egindako lehen diskoa. Geroztik 30 disko inguru argitaratu ditu, eta haurren hezkuntzan zegoen hutsunea betetzeko sortu zituen ehundaka kantu eskola guztietan ezagutzen dira. Psikomotrizitatea musikaren bidez lantzeko ikerketak burutu ditu, edo solfeoa zenbaki eta koloreekin ikasteko teknikak.


(2010)
(2001)


  • norgara
  • nobedadeak
  • biniloak
  • albisteak
  • agenda
  • kontzertuak
  • zerbitzueditimg
  • kontratazioakimg
  • estudioaimg
  • oihukaimg
  • bozaimg