OLATZ ZUGASTI
GAU HOTZENEAN ERE


entzun
HERRI FOLK.
Erosi
 
 

Datu teknikoak
Urtea: 2010
Barra kodea: 8436007083852
Erreferentzia: KD-845
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Diskografia
Kantu bat oso laburra da norberaren unibertsoa neurtzeko, oso txikia kultura mamitsu baten orean. Tanta bat ozeanoaren erdian. Kantua, ordea, mundu handia izan daiteke, hunkidura preziatuen eremuan askatasun osoz mugitzera gonbidatzen gaituenean, bere altzoa gozoki zabaltzen eta eskaintzen digunean.

Olatz Zugastik (Hernani, 1965) horrelako munduak sortzen ditu, harparen berezko sorginkeria akuatikoa, bere kanta kuttunen esentzia sotilaz eta sosegatuaz ferekatzen duenean.

Gau hotzenean ere lan berri eta dohaintsu honen bidez, bizipenak komunikatzen ditu Hernaniko sortzaileak, hurbiletik xuxurlaturik, sentimendu xamurrak kontatzen diren moduan. Horrela, bere barne baratze emankorra eta fantastikoa ez ezik, aparteko nortasun zigilua daraman folklore ideia errodun garaikidea ere aurkezten digu.

Mixel Ducau musikariaren laguntzarekin eta Mikel F. Krutzaga grabazioaren eta soinuaren arduran, disko berri honek fintasun izugarriarekin margotzen ditu Olatzen paisaiak: bere sustraiak, bere antsiak. Maisutasun handia erakusten du harpari sentikortasunez beteriko melodiak ateratzen, eta entzulearen barruan bizi diren espiritu askeak azalera ekartzen.

Diskoan aurkezten direnez gain, beste bi kanta grabatu ditu Olatz Zugastik: Gau hartan (instrumentala, Tibalt Nafarroako erregearen) eta Bizirik Gaudelako kantaren bertsio zoragarri bat. Bi grabazio horiek salmenta digitalerako soilik prestatuta daude.

Hamalau kantetan zehar, Olatzen beraren sormenezkoak ez ezik, berak musikatutako Lazarraga XVI. mendeko idazlearen olerki bat, Jose Ramon Uriarteren letra bat, Josu Galdosekin sortutako beste bat, Ultzamako herri dantza bat, eta Brendan Graham irlandar idazle eta kantugilearekin elkarlanean eginiko hiru kantu ere topatuko ditugu grabazioan. Diskoa biribiltzeko, urrezko itxiera gisa, Olatzen zuzendaritzapean Orion bertan sortu, eratu eta garatu den Olaxka ahots-talde gazteak grabaturiko bi kantu daude guztion gozamenerako: gardenak, garbiak, eternalak, ozeanoetako ur-tanten izaera berberekoak.


OLATZ ZUGASTI

Hernanin jaio zen 1966an. 1980an Benito Lertxundiren Altabizkar diskoan bere ahotsa sartu zuenetik oinarrizkoa eta ezinbestekoa bilakatu da bere lana Lertxundiren diskoetan eta emanaldietan. Arpa jotzen du Zugastik, teklatua, eta bere ahots gozoak kontrapuntua eskaintzen dio Lertxundiren ahotsari kantu askotan, aberastuz. Bakarka lau disko argitaratu ditu, bat sehaska kantuekin eta besteak kantu propioekin osatuak,  Elearen lainoa, 2002an eta azkena Gau hotzenean ere, 2010ean. 


(2015)
(2010)
(2002)
(1999)
(1998)


  • norgara
  • nobedadeak
  • biniloak
  • albisteak
  • agenda
  • kontzertuak
  • zerbitzueditimg
  • kontratazioakimg
  • estudioaimg
  • oihukaimg
  • bozaimg