PELLO RAMIREZ
ESKUZ LURRARI


entzun
LAIDA
Erosi
 
 

Datu teknikoak
Urtea: 2010
Barra kodea: 8436007083456
Erreferentzia: KD-829
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Diskografia
  • Estekak

Zenbait musikari zailak dira sailkatzen, definitzen, mugatzen. Pello Ramirez (Ordizia-1966) horietakoa da.

Alde batetik, ezin da ukatu bere konposizioari darion jite klasiko "quasi-sinfonikoa". Instrumentala izanik, musika-tresna "dotoreen" erabilpenak areagotu egiten du aurreko ideia hori. Bestetik ordea, haren notak gure gogotik bihotzera iragaten diren heinean, hurbilago, beroago egiten zaigu, maitasun-kanta herrikoi samur bat entzuten egongo bagina bezala. Edonola ere, Pelloren musikak Naturarekin harreman handia du; horregatik, "musika naturala" deitzea egokia izan daiteke.

Naturaren barruan sartzen garenean, arau eta lege multzo batek zuzendurik dagoela ohartzen gara. Halere, fenomeno biologikoetatik haratago, gure izpiritua elikatzen duen mundu misteriotsu erakargarri bat sumatzen dugu, esplikatzen zailak baina sentitzen errazak diren hainbat sentsazio bizigarrik eta suspergarrik guregan habia egiten baitute.

Pello Ramirezen musikari behatuta, teknikak zein zehaztapen harmoniko ikaragarria duen konturatuko gara: musika-tresna eta musikari aukeraketa bahetua, moldaketa landua eta zaindua... bizitza oso baten dedikazioa. Berezko lege horiek, Pelloren benetako sorkuntzaren atea zabaltzeko gonbita egiten digute, bere barne-unibertso iradokitzailean murgil gaitezen. Irudimenezko egurats sotila, maitagarria, liraina bezain mamitsua topatuko dugu.

Naturan gertatu bezala, Pello Ramirezen musikak ere eskuzabalak eta sendagarriak dira, izpiritu garbiarekin haiengana hurbiltzen denarentzat.

Eskuz lurrari, bere bigarren disko hau, duela bost urteko Haize Oihalak diskoa bezala, ezinbestekoa gertatzen zaigu. Eskusoinua eta biolontxeloa oinarrizko tresna izanik, melodiek gaurko izaera dute; hari finez josita eta orekatuta daude komunikazio animikoan asma dezaten. Trinkoak eta hauskorrak era berean, malenkoniatsuak bezain biziak, Pelloren melodiek soseguaren itsasorantz bidaia harrigarri eta limurtzaile batean engaiatzen gaituzte ezustean. Azkenean, gure barruan arnas oxigenatu berri bat barreiatzea lortzen du, Naturak eraginda bezala.


PELLO RAMIREZ

Pello Ramirez (Ordizia-1966), akordeoi zein violoncello jotzailea, gure musikaren eskenako musikaririk estimatu eta errekerituenetakoa izateaz gain (Benito Lertxundi, Niko Etxart, Pier Paul Berzaitz, Dulce Pontes, Olatz Zugasti, Mikel Urdangarin, Xabier Lete, Iñaki Salvador, ...), bere lanetan ederki islatzen duen moduan, konposatzaile handia ere bada, zotila bezain dotorea, sakona bezain sujerikorra.


(2010)
(2005)


  • norgara
  • nobedadeak
  • biniloak
  • albisteak
  • agenda
  • kontzertuak
  • zerbitzueditimg
  • kontratazioakimg
  • estudioaimg
  • oihukaimg
  • bozaimg