GARI
16 LORE (1984-2009)


entzun
KANTARIAK
Erosi
 
 

Datu teknikoak
Urtea: 2009
Barra kodea: 8436007083173
Erreferentzia: KD-804
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Diskografia
  • Estekak
GARIren moduko ibilbide luzeko edozein artistarentzat, disko bilduma bat ekoiztea ispiluaren aurrean biluztearen parekoa da. Norberaren irudiari eta landutako arrastoari aurre egin behar zaie eta ikusmira horretatik unerik gogorrenekin eta gordinenekin batera, sortzaileak eta aberatsak diren beste batzuk ikustatzen dira, zeharo arruntak diren pasarteak ere bai tartean. Aro bakoitzean, onerako zein txarrerako, artistak beti topatzen du esanahi bereziren bat duen kanturen bat, nahiz eta, seguru asko, ez izan abestirik arrakastatsuena. Horren garrantzia beti da subjektiboa eta kuttuna sortzailearentzat.

Aurrekoaren harian dator, hain zuzen ere, GARIren 16 lore bilduma berri hau. Balio sinboliko pertsonal handia zuten hainbat garaitako hamasei abesti jasotzen ditu lanak, horietako hiru (bi abesti dira baina bat, Aitormena, bi aldiz bertsionatu du) Hertzainak taldearen garaikoak eta beste hamahiru (hamabi abesti dira baina bat, Nire gu berriarekin, bi aldiz bertsionatu du) bakarkako bizitza artistikotik erreskatatuak.

Izenburuan bertan, 16 lore, GARIren garapen artistikoaren urrats berria antzeman dezakegu, izpiritu berri bat. Aurreko lanean, Esperantzara kondenatua zeritzan horretan, musikari legazpiarrak esperantzari atea herabeki zabaltzen bazion ere, oraingo 16 lore lan honetan berriz, hausnarketa ugari burutu eta aldaketa pertsonal sakonak bizi ondoren, susperturik eta grinaz beterik agertzen da artista, betidanik kantuetan izan dituen kezkak eta gaiak, barru-barrutik berriro aldarrikatzeko: maitasuna, inkonformismoa, etsipena, bizitzari barre egitea...

Diskoaren sorkuntza eta ekoizpen prozesuak ere lagundu du lan berriaren bizigarritasuna areagotzen, 16 lore oso modu naturalean jaio baitzen, GARIren aurreplangintzarik gabe. Lanaren elaborazioan parte hartu duten musikarien lanak eta emari kolektiboak, hasieratik, diskoaren garapena eta azken emaitza markatu dituzte: akustikoan grabaturikoa, oinarrizko soinu naturalak eta sotilak erabiliz, sekulako indarra transmititzen du. Orainaldiaren ikuspegitik oroimenean sakontzen duen bilduma honetarako, hamasei kantu berritu dira, hainbat moldaketa eta xehetasun landuz. Azkenean, entzulearentzat harrigarria suertatzen da eta ezustean harrapatuta geratzen da. “Lore” guztiak estudioan grabatu dira, Gasteizko Artium museoan zuzenean Patti Smith kantariarekin batera grabaturiko Nire gu berriarekin kantuaren bertsioetako bat izan ezik.

Diskoaren irudia, azkenik, funtsezkoa da lan honen kontzeptuarentzat, eta lan osoaren zentzua koherentzia handiz biltzeko ikaragarri laguntzen du: Anton Goirik, koloretan lehen aldiz, diskoaren diseinurako moldatu dituen argazki esanguratsuetan GARIren irudi ezohizko bat islatzen da; argi berri batek gidaturik bezala, energia eta gogoz beterik berriro. Beti aurrerantz.

 

Laura Fernández
 

GARI

80ko hamarkadan Euskal Rock Erradikala etiketarekin ezagutu zen mugimenduak Euskal Herriko rock musikaren eszena astindu zuen. Mugimendu haren baitan gure historia txikian jada mitikoak diren zenbait talde sortu ziren. Horietako bat Hertzainak izan zen, eta haren abeslaria Gari. Urteak igaro ahala, taldearen ahots soila izatetik konposizioetan parte hartzera igaro zen, eta Hertzainak desegin eta gero bakarkako ibilbidea hasi zuen. Kantu propioekin egindako diskoetan kaleratu ditu orain arte, eta erakutsi du konpositore gisa heldutasuna lortu duela. Rock kantu zuzenak dira, instrumentazio apal eta hornidurarik gabekoak eta Gariren ahots sendo baina aldi berean xuxurlariak ematen dioten ukitu nahastezinarekin.


(2013)
(2013)
(2009)
(2007)
(2004)
(2000)
(1999)


  • norgara
  • nobedadeak
  • biniloak
  • albisteak
  • agenda
  • kontzertuak
  • zerbitzueditimg
  • kontratazioakimg
  • estudioaimg
  • oihukaimg
  • bozaimg