OSKORRI
(2 CD) THE PUB IBILTARIA 12


entzun
FOLK TALDEAK
Erosi
 
 

Datu teknikoak
Urtea: 2008
Barra kodea: 8436007082701
Erreferentzia: KD-781
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Diskografia
  • Laburpena
  • Estekak

San Tomasetako XII. kontzertua. 2007ko abenduaren 21ean Bilboko Pio Baroja plazan bizian errejistratua.


Herriak eta kulturak, munduko pertsona guztiak bezala, lur honetan ahalik eta luzeen irauteko gogoarekin sortu dira. Etorkizun luzeko ikusmira horrek kantu herrikoien eta, oro har, kultur edukien bilketa zein transmisio-lanak garrantzitsu ez ezik, ezinbesteko bilakatzen ditu.

Aipatu edukien transmisioa, bestalde, askozaz eraginkorragoa gertatuko da, baldin eta herritarren plazerrerako eta aisiarako elementu gogotsua izanik, kantutegiaren oroimena bizirik eta pizturik mantentzen bada.

Aurreko burutapenak ditugu, hain zuzen, Oskorri talde emankorrak 1997. urtean abian ipinitako The Pub Ibiltaria proiektuaren oinarri. San Tomas egunean Bilbon zuzenean erregistratutako kantaldi jendetsua CD bikoitzeko formatu mardulean (zuzeneko grabaketa + play-back + letrak, itzulpenak eta partiturak biltzen dituen liburuxka) kaleratu da. Geroago, maiatzean zehar, Euskal Herri osoan zehar, lekuan lekukoekin kantaldi beroetan partekatzeko aukera izango da; kantu herrikoien inguruan beraz, erabateko lan profesionala garatuko da.

Hamabigarren kontzertu honetako errepertorioan, urtero legez, era guztietako kantak daude, gure hizkuntzaren euskalki ezberdinetan: oso zaharrak eta nahiko berriak, oso ezagunak eta guztiz ahantziak, dramatikoak eta umoretsuak, sakonak eta arin-arinak.

Ondorioz, identitatez zein edukiz berez aberatsa den emaitza, erakargarria bezain erabilgarria suertatzen da, didaktikoa bezain entretenigarria, errepertorio herrikoiaren popularizaziorako ezinbestekoa.

1.- Peru gurea Londresen: Azkueren apuntetan dagoen, baina sekula argitaratu ez zuen, bertsoak argi adierazten du fraile batek jarri zizkiola adarrak Peru gureari. Orain ezagutzen dugu lehenengoz.
2.- Sarako iheslariak (nora zoazte?): Etchegaray, abizena baino ez dakigun poeta lapurtar ezezagunaren kantua; Frantziako Erreboluzio garaiko Sarako herritarren deportatze kolektibo lazgarria kontatzen diguna.
3.- Sujet eder bat: Iparraldean guztiz ezagun den, eta orain Euskal Herri osora hedatuko den, amodiozko elkarrizketa, kantu goxoan.
4.- Jose Mondrauek dauko: Jose Mondraueren katutzarraren kontakizun barregarria...
5.- Urreztua ikusten zaio: Ramón Artola (1831-1906) poeta tolosarrak, orduan gaur egun bezain estimatua zen, sagardoaren omenez egindako kantua.
6.- Salbatore gora da: Garaziko kantu paregabea, merezi baino gutxiago entzuna.
7.- Zazpi eihera baditut: Familia interesek hondaturiko amodioak maiz agertzen dira kantu zaharretan, oraingo maitasun solasaldi honetan konparazione.
8.- Gipuzkoako herriak: Luis Rezola "Tximela" (1914-1993) bertsolari tolosarraren kantu animosoa. Gipuzkoako hainbat herrietan zeharreko bertso-txango luzea.
9.- Lili bat ikusi dut: Iparraldeko amodiozko kantuak beti suertatu dira lirikoenak, baita poxi bat ziniko, oraingo honetan legez, izan direnean ere.
10.- Boneta eta txapela: Luis Ligueix (1901-1935) kantu paratzaile zuberotarraren satira zorrotza, Parisa joandako euskal emigrazioaren erretratu gordin eta ankerra.
11.- Mutil koskor bat nuen laguna: Oso euskal kantu gutxiri dario honixe darion sotiltasun eta liluragarritasunik. Bertso paper zahar anonimo batetik ditugu bertso zoragarri benetako hauek.
12.- Neronek tirako nizkian: Sebastian Salaverria (1915-2003) bertsolari oiartzuarrak, artean gazteak, gerra garaian eginiko kantu itzela. Bizkaiko Frontean hanka bat nola galdu zuen kontatzen digu, etsaien bandoan borrokan dabilen bere anaiarekin elkartzen den ospitaletik. Pello Zabala fraile ezagunaren ahaireaz.
13.- Goazen aro Ahunxkira: Jean Barbier (1875-1931) apez garaztar kantubiltzaile eta kantuegile bipilak ondutako kantu itsaskorra.
14.- Prima edderra: Egun ere Zuberoako tabernetan gehien kantatu ohi den kantuetarik bat, bi bozetara beti, amodiozko solasaldi ezinean.
15.- Pittu zaharraren semeak (itsasoz eta lehorrez): Pittu, arrantzale ondarrutarra, eta bere semeak Eako herrian langosta harrapatzailerik iaioenak omen ziren; hona haien kantua.
16.- Basoilarrak: Koruetan betidanik kantatzen den kantu paregabea, baina soilik bertso bakarrean; guk, zorionez, lau bertso lortu ditugu.
17.- Aita San Miguel Iurretako: Durangaldeko dantzarik famatuenak, soinulariren eskasean, kantatuak izan dira, eta hauek izango dira, seguraski, dantza haiei dagozkien bertsorik famatuenak, belaunaldiz-belaunaldi Iurretako dantzariel erabiliak...

OSKORRI
Biografiak laister izango dituzu eskuragarri.
Barkatu eragozpenak.


 
(2018)
(2011)
(2008)
(2007)
(2007)
(2006)
(2005)
(2005)
(2004)
(2003)
(2003)
(2003)
(2002)
(2002)
(2001)
(2001)
(2000)
(2000)
(2000)
(2000)
(2000)
(1999)
(1999)
(1999)
(1999)
(1998)
(1998)
(1998)
(1998)
(1998)
(1998)
(1998)
(1998)
(1998)
(1998)
(1998)
(1997)
Hamabigarren kontzertu honetako errepertorioan, urtero legez, era guztietako kantak daude, gure hizkuntzaren euskalki ezberdinetan: oso zaharrak eta nahiko berriak, oso ezagunak eta guztiz ahantziak, dramatikoak eta umoretsuak, sakonak eta arin-arinak.

Ondorioz, identitatez zein edukiz berez aberatsa den emaitza, erakargarria bezain erabilgarria suertatzen da, didaktikoa bezain entretenigarria, errepertorio herrikoiaren popularizaziorako ezinbestekoa.



  • norgara
  • nobedadeak
  • biniloak
  • albisteak
  • agenda
  • kontzertuak
  • zerbitzueditimg
  • kontratazioakimg
  • estudioaimg
  • oihukaimg
  • bozaimg