OSKORRI
THE PUB IBILTARIA 9


entzun
FOLK TALDEAK
Erosi
 
 

Datu teknikoak
Urtea: 2005
Barra kodea: 8436007080783
Erreferentzia: KD-695
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Diskografia
2004ko abenduaren 21ean Bilboko Pío Baroja plazan bizian erregistratua.
Grabaketa: Balea eta Jean Phocas
Nahasketak: Jean Phocas eta Oskorri Elkar estudioan
Azala eta maketazioa: Paradox
Argazkiak: Mikel Alonso
Pianoko partiturak: Juantxo Zeberio

Herriak eta kulturak, mundu honetako pertsona guztiak bezala, lur honetan ahalik eta luzeen irauteko gogoarekin sortzen dira. Etorkizun luzeko ikusmira honek kantu herrikoien eta, oro har, kultur edukien bilketa zein transmisio lanak garrantzitsu eta ezinbesteko bilakatzen ditu.
Aipatu edukion transmisioa, bestalde, askozaz eraginkorragoa gertatuko da baldin eta herritarren plazer eta aisiarako elementu gogotsua izanik, kantutegiaren oroimena bizirik eta pizturik mantentzen bada.
Aurreko burutapen biak ditugu, hain zuzen, Oskorri talde emankorrak 1997. urtean abian ipinitako The Pub Ibiltaria izeneko proiektuaren oinarri. Santo Tomas egunean Bilbon zuzenean erregistratutako kantaldi jendetsua, CD bikoitzeko formatu mardulean (zuzeneko grabaketa + play-back + letrak, itzulpenak zein partiturak biltzen dituen liburuxka) komertzializatzen da, geroago maiatzean zehar Euskal Herriko geografia osoan zehar lekuan lekukoekin kantaldi beroak konpartitzeko; kantu herrikoien inguruan beraz, erabateko lan profesionala garatzen da.
Bederatzigarren kontzertu honetako errepertorioan, urtero legez, denetariko kantuak topatzen ditugu gure hizkuntzaren euskalki ezberdinetan, oso zaharrak eta nahiko berriak, oso ezagunak eta guztiz ahantziak, dramatikoak eta umoretsuak, sakonak eta arin-arinak. Guztira 17 kantu berri eskaintzen dira kolekzioan, orain arte, 158 bildu direlarik.
Aurrekoaren ondorioz azkenean, identitate zein edukietan berez aberatsa den emaitza, erakargarri bezain erabilgarri suertatzen da, didaktikoa bezain entretenigarria, errepertorio herrikoiaren berpopularizaziorako ezinbestekoa dena.

----------------------------------

CD + Playback

1.- Nuen Irungo plazan
2.- Oies errondan dabil
3.- Euskaldun desterratua
4.- Maitea, ez dautazuia plazer bat egin nahi?
5.- Tilili eta Talala
6.- 1808ko maiatzaren bia
7.- Adios, ene maitea
8.- Mahatsaren zainetik dator
9.- Sueldo batekin atera nintzan
10.- Eskutikan helduta
11.- Kantore berri xarmant batzuen
12.- Xorittoa norat hoa
13.- Amodiozko astea
14.- Gaztetasunak bait nerabila
15.- Jeiki, jeiki!
16.- Solferinoko itsua
17.- Aita San Antonio

OSKORRI
Biografiak laister izango dituzu eskuragarri.
Barkatu eragozpenak.


 
(2018)
(2008)
(2007)
(2007)
(2006)
(2005)
(2004)
(2003)
(2003)
(2003)
(2002)
(2001)
(2001)
(2000)
(2000)
(2000)
(2000)
(2000)
(1999)
(1999)
(1999)
(1999)
(1998)
(1998)
(1998)
(1998)
(1998)
(1998)
(1998)
(1998)
(1998)
(1998)
(1998)
(1997)


  • norgara
  • nobedadeak
  • biniloak
  • albisteak
  • agenda
  • kontzertuak
  • zerbitzueditimg
  • kontratazioakimg
  • estudioaimg
  • oihukaimg
  • bozaimg