IMANOL
IMANOL IN MEMORIAM - BOLONA-MOLONA


entzun
KANTARIAK
Erosi
 
 

Datu teknikoak
Urtea: 2004
Barra kodea: 8436007080547
Erreferentzia: KD-679
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Diskografia
2004ko ekainaren amaieran Imanol joan zitzaigun. Disko hau, bere azken proiektua duzu, sehaska kanten mundua argitzera eta xamurtzera datorren diskoa. Gure kantutegiko ahotsik sakon eta sentikorrenetakoari eskaintzen diogun omenaldi xume eta zintzoa. Imanol-ez gain, bere kide hurko izandako zenbait kantari ere gehitu dira honako lanari bukaera fina ematearren: Txema Garcés, Antton Valverde, Niko Etxart, Pier-Paul Berzaitz eta Iñaki Eizmendi, besteak beste. -------------------------- 1.- Haur kanta II-III 2.- Sehaska kanta (Amaren bularra) (Niko Etxart) 3.- Sehaska kanta 4.- Rin del Angelito (Iñaki Eizmendi) 5.- Kopla berriak 6.- Aurtxo txikia (Pier Paul Berzaitz) 7.- Naiari 8.- Nana de la mora (Agustin Errotabehera - Montse Zabalza - Nagore Becerra) 9.- Zeru azpian 10.- Sehaska kanta IV (Antton Valverde - Iñaki Eizmendi) 11.- Amasemeak oherakoan 12.- Para nosotros ------------------------- Diska berri honekin Eskeintza berezi bat luzatu nahi nuke: Une ilun eta larrietan ene ogi, ene laztan, ene arnas, eta babes, izan ditudan ehundaka ta ehundaka lagun eta musikari guztiei. Lagunok badakizue, Euskal Herrian amorrain izatea zail da benetan... poesiaren mundu ameslaria dut maite, eta kantak egunetik egunera hobeto egitea da ene helburu bakarra, eta ez da gutxi!

IMANOL

Zarautzen jaio zen 1934an. Filosofian lizentziatua eta kontserbatorioan musika ikasketak egina, eskoletako haurrekin lana egiteko ildo pedagogiko berritzailea sortu zuen. 1967an Haur kantariak lana argitaratu zuen, euskaraz haurrentzat egindako lehen diskoa. Geroztik 30 disko inguru argitaratu ditu, eta haurren hezkuntzan zegoen hutsunea betetzeko sortu zituen ehundaka kantu eskola guztietan ezagutzen dira. Psikomotrizitatea musikaren bidez lantzeko ikerketak burutu ditu, edo solfeoa zenbaki eta koloreekin ikasteko teknikak.


(2016)
(2016)
(2016)
(2004)
(2001)
(2001)
(2000)
(2000)
(1999)
(1999)


  • norgara
  • nobedadeak
  • biniloak
  • albisteak
  • agenda
  • kontzertuak
  • zerbitzueditimg
  • kontratazioakimg
  • estudioaimg
  • oihukaimg
  • bozaimg