KARLOS GIMENEZ
12 GELTOKI


entzun
LAIDA
Erosi
 
 

Datu teknikoak
Urtea: 2004
Barra kodea: 8436007080226
Erreferentzia: KD-667
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Diskografia
12 Geltoki (Laida/Elkar-2004) bakarkako bere lehen diskoa dugu. Bihotzetik bihotzera bidaia zoragarri batean gidatzen gaituen piano-solo gozo, sentibera eta bikaina. Gizakiaren hamabi aro, hamabi adinen isla honetan, sorkuntzaren udaberritik zahartzaroaren udazkena bitarteko ortzadarra marrazten digu Karlos Gimenezek, lur honetako pasajean zehar biziki hunkitzen gaituzten sentipenak, pozak eta atsekabeak, irrikak eta ametsak, maiteminak eta bakardadeak xuxurlatuz, hala nola horien eskenatokiak ere (eskolako patioa, erreka ondoko lizarra, gauaren distira zilarra&) airean irudikatuz. Esperientzia luzean zaildutako profesionaltasunak Karlos Gimenez-en berezko etorria landu du, eta bere lan guztietan, 12 Geltoki honetan bezala, pertsonalitate sendoaren azpian, musika, irudi, olerki zein itxaropenaz beteriko mundu erakargarri eta gogotsu batean murgiltzen gaitu, ezinbestean. Konposizio guztiak Karlos Gimenezek sortu eta interpretatuak. 2003ko ekainean Elkar estudioan Cesar Ibarretxek grabatua. Nahasketak: Cesar Ibarretxe / Karlos Gimenez Akuarelak: María José Arguiñano Argazkiak: Ander Gillenea Diseinua: Juanma Aramendi Watercolours: María José Arguiñano Photographs: Ander Gillenea Design: Juanma Aramendi ----------------------------- 1.- Emazte haurdunaren begiak 2.- Kotto 3.- La colegiala 4.- Bideetako mugimenduak eta soinuak... 5.- Neska adoleszente baten galderak 6.- Loreak Lizardirentzat 7.- Maulen ebiari so 8.- Lasarra 9.- Zapata gorrien pasodoble eta adagioa 10.- Rilke lagunduz 11.- Kimerak 12.- Rilke, entzun dizugu

KARLOS GIMENEZ

Karlos Gimenez (Rosario/Argentina-1956), 1976. urtetik honantz, gure lirika herrikoiaren piano jole, moldatzaile, produktore artistiko eta musika-zuzendaririk argien eta aktiboenetakoa izan da. Euskal Herrian gorputz hartu duten proiektu garrantzitsu askok (diskoak, zuzeneko emanaldiak, ikuskizunak) bera izan dute lagun; besteak beste, honakoen atzean topatzen dugu bere intuizioaren zertzelada: Oskorri (lehen garaia), Klabelin Komik, Imanol, Antton Valverde, Xabier Lete, Julian Lekuona, José Antonio Labordeta, Pier-Paul Berzaitz, Jean Mixel Bedaxagar, Erramun Martikorena, Belardi tradizioan zein olerkarien testuetan oinarriturik (San Juan de la Cruz, Lizardi, Alfonsina Storni, Xabier Lete, Gabriel Aresti, Pier-Paul Berzaitz, Etxahun-Iruri, Etxahun-Barkoxe, Itxaro Borda...) ehunka doinu erakargarri bezain iraunkor sortu ditu, hala nola antzerki, zine zein telebistarako melodiak ere (Gabriel Celaya-ren El Relevo antzezlanaren musika, Montxo Armendariz-en 27 Ordu filmaren soinu-banda...); horietan denetan, azkenean, moldaketaren soiltasun ederrarengatik dela edo interpretazioren espresibitate jostariarengatik dela, Karlos Gimenezen eskua bereziki antzematen da.


(2004)


  • norgara
  • nobedadeak
  • biniloak
  • albisteak
  • agenda
  • kontzertuak
  • zerbitzueditimg
  • kontratazioakimg
  • estudioaimg
  • oihukaimg
  • bozaimg