XABIER LETE
OTAÑO / ELIZANBURU / ETXAHUN


entzun
BERTSOAK
Erosi
 
 

Datu teknikoak
Urtea: 2001
Barra kodea: 8436007063021
Erreferentzia: KD-599
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Diskografia
Berrehun urtez bertsotan izeneko bilduma honetan, gure historiaren azken 200 urteotako bertsolaririk herrikoien eta karismatikoenen bertsorik esanguratsuenak topatuko dituzu (denetara 81 kantu): Xenpelar, Bilintx, Elizanburu, Etxahun, Otaño, Txirrita, Basarri, Uztapide, Xalbador eta Lazkao Txikiren bertsoak, Xabier Letek kantaturik, betirako geldituko den lan aberats batean bildurik.
Berrehun urtez bertsotan, produkzio lantsu eta nekeza izan den arren, orain kalean delarik, alaitasunerako motibo bat gehiago dugu proiektu honetan lan egin dugun guztiok, egindakoak harro eta baikor sentiarazten gaituelako. Alde batetik, lanaren dimentsio kulturalak produktu mamitsu eta interesgarria aurkezten digu eta, bestetik, Xabier Leteren interpretazioak berak zentzu berezia ematen dio bildumari, kantatzen dituen bertsoak barren-barrenetik bizi ez ezik, bertsolari bakoitzarengan eta haren garaian ere murgiltzen baita. Aspaldi sortutako bertsoekin, sorkuntza berri eta eder bat gertatzen du Xabier Letek; melodien moldaketa gozo, soil eta oparoek (Karlos Gimenezen eskutik), azkenik, bertsoak ludikotasun freskoaz janzten dituzte eta zeharo erakargarri bilakatzen.

1999, 2000 eta 2001. urteetan zehar Elkarlanean estudioan grabatu eta nahastua.
Teknikaria: Cesar Ibarretxe
Xabier Leteren argazkiak: Joseba Urretabizkaia
Bertsolarien argazkiak: Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bestelako argazkiak, diseinua eta maketazioa: Juanma Aramendi

1.- Solferinoko itsua
2.- Gazte hiltzera doana
3.- Ikusten duzu goizean
4.- Xori berriketaria
5.- Ahaide delizius huntan
6.- Bi bertset dolorusik
7.- Urxo aphal bat
8.- Euskaldunak Arjentinan
9.- Limosnatxo bat
10.- Txepetxarenak
11.- Ameriketatik bueltan
12.- Aita-semeak
13.- Amerikako panpetan

XABIER LETE

Oiartzunen jaioa 1944an, kantaria, kantugile zorrotza eta poeta handia da, kontzientzia astintzailea, polemista eta inkonformista. Ez dok amairu taldeko sortzailea, autodidakta, bai musikalki, bai literarioki, Euskal Herriaren ondare diren kantu eta testu asko sortu ditu. Umorea eta dramatismoa inork ez bezala nahasten jakin du. 1968an agitaratu zuen lehen diskoa eta lehen poesia liburua. Bere obra ugariaren artean aipatzekoa da 200 urte bertsotan lan erraldoia, zazpi diskoz osatua. Bertan belaunaldi askorentzat ikerketa lana utzi du.
2010eko abenduaren 4ean zendu zen Donostiako ospitalean.


(2006)
(2006)
(2006)
(2001)
(2001)
(2001)
(2001)
(2001)
(2001)
(2001)
(2001)
(1999)
(1998)


  • norgara
  • nobedadeak
  • biniloak
  • albisteak
  • agenda
  • kontzertuak
  • zerbitzueditimg
  • kontratazioakimg
  • estudioaimg
  • oihukaimg
  • bozaimg