OSKORRI
VIZCAYATIK BIZKAIARA


entzun
FOLK TALDEAK
Erosi
 
 

Datu teknikoak
Urtea: 2001
Barra kodea: 8436007064035
Erreferentzia: KD-597
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Diskografia
"Vizcayatik... Bizkaiara" Oskorri taldearen azken diskoaren izenburua duzu, Eliseo Parraren produkzio freskoaren zuzendaritzapean bihozkadaz moldaturiko lana. Diskoa, festarako, dantzarako eta bat-bateko gozamen ludikorako burutua dago. Diskoaren oinarria Xabier Amuriza bertsolariak bildutako Bizkaiko kopla herrikoiak izanik, bertan aurkezten den errepertorio zabal (15 kantu) eta koloretsua, ausarta eta distiratsua bezain samurra da. Kolaboratzaileen artean, taldekideez gain, Eliseo Parra bera, Kepa Junkera eta Michel Bordeleau (La Bottine Souriente) nabarmentzen dira.

"Vizcayatik... Bizkaiara" disko honek badu beste zenbait ezaugarri ere: estudioko zuzeneko saioetan grabaturik dago eta honek, batetik, egiazko doinu natural eta beroa ekarri dio eta, bestetik, sinesgarritasunez jantzi du musikalitate guztia. Diseinua ere zinez beroa, indartsua da eta aurrez aipaturiko ideia azpimarratu nahiz areagotzen du.

Oskorri taldea maite duen lurraren antzekoa da: sentsualitate anitzekoa, emankorra, popularra eta beti harrigarria.

2001eko urrian Elkarlanean estudioan grabatu eta nahastua
Grabaketaren arduradunak: Cesar Ibarretxe, Jean Phocas
Nahasketa zein masterizazioaren arduraduna: Jean Phocas
Produkzio artistikoa: Eliseo Parra, Oskorri
Argazkiak: Mikel Alonso
Diseinua: Paradox

--------------------

1.- Bilbotik Ipiñaburura
2.- Joan nintzan Madrilera
3.- Matxango
4.- Euskaldun bat Veracruzen
5.- Zortzi nobio
6.- Txantxon pipirri
7.- Astodunak
8.- Belaskillores kantia
9.- Bizkaiako bazter baten
10.- Txakur famatua
11.- Arbola bat zan
12.- Markanokin Ameriketara
13.- Gure herrien dago gizon bat
14.- Arratiako neskatilen eresia
15.- Uribarriko lirio eder

OSKORRI
Biografiak laister izango dituzu eskuragarri.
Barkatu eragozpenak.


 
(2018)
(2008)
(2007)
(2007)
(2006)
(2005)
(2004)
(2003)
(2003)
(2003)
(2002)
(2001)
(2001)
(2000)
(2000)
(2000)
(2000)
(2000)
(1999)
(1999)
(1999)
(1999)
(1998)
(1998)
(1998)
(1998)
(1998)
(1998)
(1998)
(1998)
(1998)
(1998)
(1998)
(1997)


  • norgara
  • nobedadeak
  • biniloak
  • albisteak
  • agenda
  • kontzertuak
  • zerbitzueditimg
  • kontratazioakimg
  • estudioaimg
  • oihukaimg
  • bozaimg