OSKORRI
H2O


entzun
FOLK TALDEAK
Erosi
 
 

Datu teknikoak
Urtea: 2000
Barra kodea: 8436007061768
Erreferentzia: KD-556
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Diskografia
URA jai alaia dugu, dantza, berde eta heze usaina dariona, nortasun handi eta kolore biziko musika herrikoi garaikidea. URA bizia da, goxoa, basatia, tradiziozkoa eta zirraragarria. URA, itsaso amaigabe eta kolore anitzekoa, olatu apartsuen bidez gure sentimenduen hondartza, gure memoria historikoaren itsasertza eta gure musika identitatearen itsasbazterra freskatuko dituen disko zoragarria duzue.
Bide horretatik, grabaziora gonbidatutako musikarien presentzia eta laguntza handia eta erabakitzailea izan da, nahiz eta URA izeneko lan honetan bildu ditugun konposizioak sorreratik bertatik ezohiko kalitatekoak izan. Horien artean aipatzekoa da KEPA JUNKERAk diskoaren koprodukzio-lanetan egindako ekarri bikain eta beroa, baita Kepa Junkerak berak gomendatutako musikarien laguntza paregabea ere. Ezinbestekoa da horien artean honakoak aipatzea: Glen Velez, Pedro Estevan, Faltriqueira, Ivo Papasov, Michel Bordeleau (La Bottine Souriante), Frederic Gaillardet, Javier Texedor, Oreka TX, Mixel Etxekopar,...
Laburbilduz, URA intuiziorik sortzaileena eta esperientziarik egiaztatuena gidari dituzten bizi-sentimenduen arragoa da, diskoaren soinua zuzena, freskoa eta ozena izatea ahalbidetzen duena.
Ura beti berria, iturburu zaharrari dariona.

-------------------------

1.- Udaberriko lora ederra
2.- Buhameak
3.- Ingrat baten maitatzeak
4.- Argi oilarrak
5.- Amodio ohantzea
6.- Albaiterua
7.- Adios, ene esposa
8.- Txikertxu polit hori
10.- Iturri zaharretik
11.- Aizkora etxean
12.- Ihintza
13.- Kaka zuretzako
14.- Letzion de epistola

OSKORRI
Biografiak laister izango dituzu eskuragarri.
Barkatu eragozpenak.


 
(2018)
(2011)
(2008)
(2007)
(2007)
(2006)
(2005)
(2005)
(2004)
(2003)
(2003)
(2003)
(2002)
(2002)
(2001)
(2001)
(2000)
(2000)
(2000)
(2000)
(2000)
(1999)
(1999)
(1999)
(1999)
(1998)
(1998)
(1998)
(1998)
(1998)
(1998)
(1998)
(1998)
(1998)
(1998)
(1998)
(1997)


  • norgara
  • nobedadeak
  • biniloak
  • albisteak
  • agenda
  • kontzertuak
  • zerbitzueditimg
  • kontratazioakimg
  • estudioaimg
  • oihukaimg
  • bozaimg