MIKEL LABOA
GERNIKA ZUZENEAN 2


entzun
KANTARIAK
Erosi
 
 

Datu teknikoak
Urtea: 2000
Barra kodea: 8436007060945
Erreferentzia: KD-547
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Diskografia

1999ko abuztuan Donostiako Victoria Eugenia antzokian, Musika Hamabostaldiaren barruan, espektakulo bat eman zen Mikel Laboaren inguruan adierazpide desberdinak konbinatuz. Guztira 150en bat minutu iraun zuen emanaldiaren lehen partean, Mikel Laboak eta bere ohiko musikariek beren azken lanen erakusgarri txiki bat ematen zuten.

Ondoren, bi bideo proiektatu ziren Laboaren bizitza eta obraz: "Haika mutil "(S.G.A.E., 1997), 30 minutu inguruko iraupena  "Gernika" (Suediako TB, 1977), 5 minutu inguruko iraupena.

Bigarren partean, Laboak eta Donostiako Orfeoiak, Euskal Herriko Gazte Orkestrarekin batera, José Antonio Sainz Alfaroren zuzendaritzapean, Laboaren beraren hiru kanta interpretatzen zituzten (Gernika, Txoria txori eta Baga-Biga-Higa), Carlos Puig-en orkestarako bertsioan. Azken bi kantak estreinatuak ziren jadanik 1997an, Donostiako Orfeoiaren Mendeurrena zela-eta, Anoetan egin zen Omenaldi Kontzertuan. Horrez gain, bigarren parte horretan, Orfeoiak eta Orkestrak beren errepertorio propioko kanta batzuk ere intenpretatzen zituzten. Disko honetan kontzertuaren lehen parte osoa biltzen da, eta bigarren parteko hiru kanta aipatuak (Gernika, Txoria txori eta Baga-Biga-Higa). Grabazio guztiak kontzertu horretan zuzenean eginak dira, Elgeta kantako irakurketa eta zurrumurruak eta Txoria txori kantako Mikelen ahotsa ezik: horiek geroago grabatu ziren A. Katarainen estudioan, eta nahasketak ere han egin ziren.

ABESTIAK:


1.- Elgeta
2.- Txinaurria
3.- Gure hitza
4.- Ezpata dantza
5.- Kiromantzidxa (Lekeiotio 10)
6.- Gernika (Lekeitio 4)
7.- Txoria txori
8.- Baga-biga-higa (Lekeitio 2)


MIKEL LABOA

Donostian jaio zen 1934an. 1962an Bartzelonara joan zen ikasketak egitera, eta han ezagutu zuen Nova canÇo izenpean biltzen zen kantari taldea. Donostiara itzuli zenean Ez dok amairu sortu zuen, zazpi urte iraun zituen kantari kolektiboa (1965-1972). Disko txiki batzuen ondoren Lp bikoitza argitaratu zuen 1974ean, Bat-Hiru deitua, oso garrantzitsua euskal musikan. Hiru esparru jorratu ditu: kantu herrikoiak, poeta musikatuak eta berak Lekeitio deitzen dituen kantu esperimentalak. Filme eta dokumentaletan ere erabili da bere musika. Ezinbesteko erreferentzia da.
2008ko abenduaren 1ean hil zen Donostian.


(2015)
(2012)
(2011)
(2010)
(2010)
(2007)
(2005)
(2003)
(2000)
(2000)
(1999)


  • norgara
  • nobedadeak
  • biniloak
  • albisteak
  • agenda
  • kontzertuak
  • zerbitzueditimg
  • kontratazioakimg
  • estudioaimg
  • oihukaimg
  • bozaimg