PIER PAUL BERZAITZ
BARATZE BAT


entzun
KANTARIAK
Erosi
 
 

Datu teknikoak
Urtea: 2000
Barra kodea: 8436007061782
Erreferentzia: KD-555
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Diskografia
BARATZE BAT, karrera luze eta mamitsuaren urrezko erakustokia duzu, bertan Pier Paul-ek, bere kanturik maiteen eta sentikorrenak, tradizioaren erreferentziak (Pier Topet Etxahun, Etxahun Iruri...) eta etorkizuneko ausardiak nahasten baititu, oro har, estilo zein izaeran, oreka amoltsu bat lortuz. Kantu bizigarriak, erraietatik sortuak eta bihotzarekin emanak, poetaren arima hobekien irudikatzen dutenak.
Musika moldaketen soiltasun aberatsak (Karlos Gimenez), aparteko balorea ezartzen dio lan distiratsu honi, eta kantuetako sentipen, nostalgia, bakardade, amodio, alaitasun eta tristeziak komunikatzen lagungarri gertatzen dira, oso.
BARATZE BAT, Pier Paul Berzaitz-en sekretu ederrenekin osaturiko lorategi joria duzu, iragan baten memoria, etorkizunerako hazia.

2000ko martxoa-apirilean Elkarlanean estudioan Cesar Ibarretxek grabatu eta nahastua.
Musika moldaketak: Karlos Gimenez
Produkzio artistikoa: Karlos Gimenez / Cesar Ibarretxe
Argazkiak: Aitor Ortiz Diseinua: Juanma Aramendi

-------------------

1.- Aski balitz
2.- Amodioaren pena
3.- Baratze bat
4.- Blues
5.- Elkano-ri
6.- Euskal poeten arima
7.- Koblakari
8.- Larrazkeneko koblak
9.- Ahaide delizius huntan
10.- Negüa maite nüke
11.- Neurriak
12.- Zoriona
13.- Zure haidürü
14.- Zantxo azkarraren heriotzea

PIER PAUL BERZAITZ

Pier Paul Berzaitz (Muskildi, 1951) zuberotar kantagintzaren zein kulturaren aitzindaririk garrantzitsuenetakoa da. 1970eko hamarkadaren hasieran GUK taldearen sortzaile eta kantugile eraginkorra izan zen. 1987an bakarkako ibilbideari ekin zion eta harrezkero hiru disko argitaratu ditu: Han eta Hor (1987), Baratze bat (2000) eta Lili baten kantorea (2005). Tradizioaren jarraitzaile eta bultzatzaile amorratua, zuberotar kantagintzari beste sentiberatasun bat ekarri dio, zalantzarik gabe, aspaldiko emozioak, olerkiak, kantak eta ametsak, garaikide bilakatuz.


(2011)
(2010)
(2008)
(2005)
(2000)


  • norgara
  • nobedadeak
  • biniloak
  • albisteak
  • agenda
  • kontzertuak
  • zerbitzueditimg
  • kontratazioakimg
  • estudioaimg
  • oihukaimg
  • bozaimg