entzun

 
 

Datu teknikoak
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Diskografia
1981eko bukaeran taldea berriro finkatu zen Juan Carlos Perez, Foisis, Antton Fernandez eta German Ors gitarra jole berriarekin. Laukote horrek prestatu eta grabatu zuen hirugarren diskoa Alkolea (1982) izan zen. Alde askotatik abiapuntu berri bat izan zen disko hura. Berriz talde gisa lan egitearekin batera, disketxe aldaketa gertatu zen. Polydor eta CBS multinazionalen eskaintzak izan arren, Elkarrekin grabatzea hobetsi zuen taldeak -geroago ere izan zituen eskaintza tentagarriak, Musikaz blai-ren arrakastaren ondoren bereziki-. Halaber, flauta gabe grabatutako lehen lana izan zen; aldiz, Orsen gitarrak pisu handia hartu zuen. Taldea Bilbon finkatu zen eta hiri handi batean bizitzeak ukitu gogorragoa eman zion soinuari. Perezek sinatu zituen kantu guztiak, bat izan ezik Marilyn, sagardotegia eta jazzmana, diskoko kantu ezagunena, Antton Fernandezena da. Kolaboratzaile gisa, Angel Celada (bateria) eta Paco Chamorro (saxoa) izan zituzten, biak Orquesta Mondragon-ekoak. Zuzenean, Jimmy Arrabit hasi zen bateria jotzen eta taldea desegin arte aritu zen.
Taldeak ordura arteko kritika onenak jaso zituen Alkolea-rekin.


Juan Carlos Perez: mandolina, gitarrak eta ahotsa
Joxe Garate: bajua eta ahotsak
Antton Fernandez: tekleria guztiak
German Ors: gitarrak
Joseba Erkiaga: gaita gailegoak*
Angel Celada: bateria
Chamorro: saxoak

Jean Phocas: grabazioa eta nahasketak
Cesar Ibarretxe "caesar": Laguntzailea
David Abajo: azalaren diseinua eta akuarela


1.- Beheko plaza
2.- Hire bideak
3.- Ixilik egon hadi... ikilik
4.- Errotaberri
5.- Lanbrora
6.- Marilyn: sagardotegia eta jazzmana
7.- Heri neurak
8.- Eroa nazan*
9.- Hemen gaur


(2007)
(2007)
(2006)
(2005)
(2003)
(2003)
(2002)
(2002)
(2002)
(2002)
(1998)
(1997)
(1996)
(1996)
(1996)
(1994)
(1992)
(1992)
(1992)
(1992)
(1992)


  • norgara
  • nobedadeak
  • biniloak
  • albisteak
  • agenda
  • kontzertuak
  • zerbitzueditimg
  • kontratazioakimg
  • estudioaimg
  • oihukaimg
  • bozaimg