Hemeroteka
LEKUKO
Helduen literatura
Erosi : 18,50 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9783-638-8
Urtea: 2008

AFRIKA EXPRESS

URTZI URRUTIKOETXEA VACAS
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia

Afrika, gizateriaren arragoa, kontinente beltza, kolonialismoaren lehen eta azken biktima. Milaka afrikarrek iparralderantz egiten duten txango arriskutsua nabarmen erraztu da basamortuko errepidea asfaltatu zutenetik. Renault Express zahar bat hartuta Afrika Beltzeraino garamatza Urtzi Urrutikoetxearen bidaia-kronikak.

Azken urteotan bidaiatzea nabarmen erraztu dela diote. Hegaldiak ugaritu, kontsumo-ohiturak aldatu eta bidaia eta aisialdia oinarrizko betebehar bihurtu zaizkigu herrialde aberatsetan. Era berean, gure kontinentea gotortu eta etxetik mugitzea geroz eta zailago dute munduko biztanle gehienek. Pasaporte batzuek urrea balio dute, beste batzuekin ezin da kilometro batzuk baino egin. Geografiak ezarritako zailtasunak ingeniaritza lan garestiekin gainditu dituzte Europan, Japonian eta Ipar Amerikan; hala, Eskandinaviako penintsulara itsaso gaineko errepidez joan daiteke. Baina hamarkada asko pasako dira Europa eta Afrika lotuko lituzkeen tunela egingo bada. Asko jota, Afrikako errepideak hobetzera bideratzen dira garapenerako laguntzak. Horietako bat, baina, oso esanguratsua izan zen gure bidaiarako: Mauritaniako hiriburutik iparraldera zeuden 400 kilometroak asfaltatzeak lehen aldiz Saharako basamortua asfalto gainean egitea ahalbidetu du. Luzaroan egon ginen lanak noiz amaituko zain, antigoaleko abentura handia autoen mekanikaz deus ez dakienarentzat ere erabilgarri bihurtzeko. Eta lanak amaitu eta berehala, gure Dakar partikularrera abiatu ginen. Hile bitik gorako bidaia da hurrengo orrialdeetan daukazuna, hasierako abentura puntu horretatik hasita Afrikako konplexutasunak ulertzeko ahalegin xumeraino. Dozenaka hizkuntza, etnia, erlijio eta ohitura dituen kontinentea sinplifikatzea pretentsio handiegia litzateke, bost mendeko kolonialismoaren ondorioak laburbiltzea ere bai. Baina abenturaren aitzakian dena beltz ikusi ohi dugun errealitatean pixka bat sartzea lortu badugu, bada zerbait.



URTZI URRUTIKOETXEA

Urtzi Urrutikoetxea (Bilbo, 1977), kazetari eta idazlea, euskarazko hedabide gehienetan aritu da, telebistan eta prentsa idatzian batez ere. Borroka galduetatik gatoz eta Utzidazu karmina kentzen poesialiburuak eta Auzoak ipuin-liburua idatzi ditu besteak beste, eta Euskal Herritik kanpo Afrikan, Latin Amerikan, Europan eta Ekialde Hurbilean egin ditu erreportajeak.



(2008)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa