Hemeroteka
LITERATURA
Helduen literatura
Erosi : 10,45 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-7917-739-3
Orrialde kopurua: 116
Neurriak: 21 X 12,5
Urtea: 1997

KARRAMARROAREN AZTARNAK

HASIER ETXEBERRIA
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
Bidaietan betirako harrapatuta ez geratzeko, ezinbestekoa da ibilitakoa oroitzapen bilakatzea. Horregatik egiten dira argazki albumak. Memoriari jaten emateko. Baina argazkilari traketsa izanik, album ederrik antolatu ezinean, ipuinak egin ditu Hasier Etxeberriak bidaiak berez dakarren ihesetik ihes egiteko. Bost ipuin, bost bidaia, bost lurralde aurkituko dituzu hemen. Lekuan lekuko deskribapenak baino harago, egileak horman puntapaxez josi dituen bost istorio: lehenak Europa zeharkatzen du, hurrengo biak Brasilen gertatzen dira, laugarrena Mexikon, eta azkena idazlearen ohetik bertatik mugitu gabe.


HASIER ETXEBERRIA
Elgoibarren jaio zen 1957an eta Hendaian bizi da gaur egun. Kulturazko programa ugari zuzendu eta aurkeztu ditu telebistan, baita iritzizko artikuluak plazaratu ere prentsa idatzian. Landu dituen arlo guztietan (haur literatura, ipuin liburuak, eleberria, sukaldaritza...) irabazi ditu garrantzizko sariak.
 
Bere lanen artean ondorengoak aurki ditzakegu: Ipuin ezberdinak eta erregalokoak (1989, Elkar); Karramarroaren aztarnak (1997, Elkar); Arrainak ura baino (1999, Elkar); Mugetan (2000, Elkar); Inesaren balada (2002, Elkar); Estatua baten historia (2002, Elkar). 


(2002)
(2002)
(2000)
(1999)
(1997)
(1989)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa