apirila  
al. as. az. og. or. lr. ig.
         
1
2
3
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
22
24
25
27
28
29
30
             
maiatza
al. as. az. og. or. lr. ig.
1
2
4
5
6
7
8
9
10
12
13
14
15
16
18
19
20
21
22
23
25
26
27
28
29
30
31

ekaina
al. as. az. og. or. lr. ig.
     
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
Hurrengo ekitaldiak
  [2017-05-03] Bertol Arrietaren 'Elurraren formula' eta Jordi Sierra i Fabra-ren 'Hitz zauritua' - Prentsaurrekoa

Ordua: 10:00

Bertol Arrieta, Elurraren formula: Bikote-krisi latza dute Manuk eta Martak, eta banantzeak saihetsezina dirudi. Haserrealdi baten ostean, elurretara eraman du Manuk bien alaba, Jaione, baina azken honek faltan sumatu du ama, eta egunaren oroigarri, elur-bola bat eraman nahi dio, nahiz eta arrisku handia duten etxera iristerako dena urtu eta ur putzu bat besterik ez topatzeko.

Jordi Sierra i Fabra, Itzulp: Xabier Aranburu \u201cArtzai\u201d , Hitz zaurituak: Disidente politikoentzako kartzela-eremu batera bidali dute soldadutza egitera Li Huan. Presoen korrespondentzia zentsuratzea egokitu zaio irakurtzeko eta idazteko duen dohainei esker. Umea zen diktadura ezarri zenean, orain hemezortzi urte ditu eta irmo sinesten du erregimenean. Edonola, preso guztien artean, 139ak bereziki erakartzen du gaztea. Wang Zhu du izena eta Unibertsitateko irakaslea zen iraultzaren aurretik. Irakasle zaharrarekiko harremanak, nahitaez, bultzatuko du ordura arte sinetsitako egiak zalantzan jartzera.

  [2017-05-11] Koldo Zuazo 'Mendebaleko euskara' Prentsaurrekoa

Ordua: 11:00

Koldo Zuazo, Mendebaleko euskara: Euskalkien deskribapen orokorra eta sailkapen berri bat proposatu ondoren, eta hainbat lekutako hizkera bereziak ikertu eta gero, euskalki nagusien azterketa xeheari ekin dio orain Koldo Zuazok, Mendebaleko euskaratik hasita. Mendebalekoa euskalkirik handiena izan da, eremu zabala hartzen duena eta, gainerako euskalkien artean, nortasun indartsu eta bereziduna. Bizkaiera deitu izan zaio, Bizkai osoa hartzen duelako, baina, egileak frogatzen duen legez, Gasteiz aldean izango luke jatorria, duela 1000 urte inguru, eta bere eragin esparrua Gipuzkoako Goierri, Urola eta Nafarroako Burundara ere iristen da. Liburuaren lehen parteak, mendebaleko euskalkiaren bereizgarriak emateaz gain, barnean hartzen dituen azpieuskalkiak eta hizkerak ere zehazten ditu, baita horietako bakoitzaren ezaugarriak xehetasunez aletu ere. Bigarrenean, berriz, hiztegi zabal bat dator, 678 sarreraz eta 54 azpisarreraz osatua; gainera, berba bakoitzaren hedadura eta mugak ahalik eta zorrotzen zehaztu dira, zein herri eta eskualdetan erabiltzen den adieraziz. Bestalde, liburuaren osagai ezinbestekoa dira bertna ageri diren ia 100 mapak, beste horrenbeste hizkuntz ezaugarri edo hitzen hedaduraren berri ematen digutenak modu guztik grafikoan.

  [2017-05-17] Ernesto Prat Urzainki 'Telleria eta gero, zer?' Prentsaurrekoa

Ordua: 11:00

Ernesto Prat Urzainki, Telleria eta gero, zer? Sarako Gaztetxean egindako kontzertu batetik bueltan, egundoko bestondoarekin eta guardia zibilen kontrol batekin topo egin ondoren, giza hezur batzuk eta pakete arraro bat deskubrituko ditu Lurrak, obra-hondakinen artean. Misterio hori, gainera, nahastu egingo da Baztanen, herritarren nahiaren kontra, egin nahi duten plan urbanistiko erraldoi batekin. Musikaren erritmoan eta kamiseta erreibindikatiboen konpainian, hainbat pertsonaia eta gertakari nahasten dira eleberri beltz honetan: sekta ultrakatolikoak, kontrabando arkeologikoa, momia egiptoarrak, psikiatrikoko gaixoak, rock kontzertuak, besta eta parranda, eta, batez ere, protagonista ahaztezin bat: Lurra, neska bizizale eta urduri bat, Baztan bukolikoaren irudia zapartatzera datorrena.

  [2017-05-24] Svetlana Aleksievitx-en 'Gerrak ez du emakume aurpegirik' Prentsaurrekoa (Zaitegi saria)

Ordua: 11:00

Svetlana Alksievtx. Itzul: Iker Sancho, Gerrak ez du emakume aurpegirik (Zaitegi Saria): Gerra imajinatzean, gizonezko soldaduak datozkigu berehala gogora, baina ia milioi bat izan ziren II. Mundu Gerran parte hartu zuten emakumen sobietarrak: mediku eta erizainak, frankotiratzaileak, tanke-gidariak, gerrillari partisanoak... Egunka lekukotasun bildu ditu egileak, haien oroitzapenak eta inpresioak biltzeko, ez kazetarien ohiko galde-erantzunekin, baizik eta konfiantza emanez, lasai hitz egin dezaten. Jasotako erretratuak antz gutxi du historiografia ofizialaren heroitasunarekin: hor ageri dira gosea, beldurra, hotza, zauriak eta oinazea... baina baita ere beste nesken elkartasuna, gizonezkoen laguntza edo gutxiespena, etsaienganako gorrotoa edo errukia... Bizitzaren eta heriotzaren arteko hari gainean dantzan, gizatasun sakon baten taupadak helarazten dizkigu, zirraraz eta dardaraz.



  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa