Hemeroteka
KUKU
Haur literatura
Erosi : 9,90 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9783-419-3
Urtea: 2006

GRAAK!

ANJEL LERTXUNDI / ANTTON OLARIAGA
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
Malasiako piratek Maureen O’Hara izeneko neska bat bahitu dute, eta erreskatea eskatu diote haren familiari. Maureen-en gurasoek, pobreak baitira, ezin dute sosik ordaindu. Errol Flynn-engana, pelikulako protagonistarengana, jo dute gurasoek, badakite- eta Errol mutil ausarta dela. “Neuk salbatuko dizuet alaba”, agindu die Errolek.

Hau izan daiteke Anjel Lertxundik, bere etxeko leihotik itsasora begira, haurra zela imajinatzen zuen piraten istorioetako bat. Antton Olariagak ere piratak marrazten zituen etxeko pareta eta kaleko hormetan txikitan. Liburu honetan biek ere haurtzaroko une haiek birsortu ahal izan dituzte.


ANJEL LERTXUNDI
Orion jaio zen 1948an. Magisteritza ikasi zuen Donostian, eta Filosofia eta Letrak Italian. Euskal Literaturaren eta Literatura Unibertsalaren irakaslea izana da. 1970an eman zuen argitara bere lehen liburua, Hunik arrats artean.

Geroztik liburu asko idatzi ditu, genero askotan: nobela, ipuingintza, artikulugintza, saiakera eta haur eta gazte literaturan. Kazetaria izan zen Egin egunkarian, eta kolaboratzailea hedabide askotan, iritzia emanez eta literatur edo zine kritikak eginez. Bi filme ere zuzendu ditu. Bi aldiz jaso du Euskadi Saria, eta EIEren sortzailea izan zen.

Bere lanetako batzuk: Nire kuleroak (1999, Elkar); Nik erremerre hitz egiten dut, eta zer? (2000, Elkar); Musubero mon amour (2000, Elkar); Ezkutuko maitea (2002, Elkar); Aizak eta aizan elkarrekin dantzan (2002, Elkar); Brummm! (2003, Elkar); Graak! (2006, Elkar)


ANTTON OLARIAGA
Antton Olariaga. (Usurbil, 1946). Arte Ederertan lizentziatua. Ilustratzailea, komikigilea, diseinatzailea, kartelgilea, UEU-n Arte eta Diseinu irakasle ibilia...eta euskaltzale aditua; ederki asko txertazen baitu gure hizkuntza bere lanetan, egoki asko erabiltzen baititu euskararen baitako baliabideak (hitz jokoak eta)! Lan asko eta lan handia egin du eusko prentsan, egunkarietan nahiz astekarietan.




(2016)
(2015)
(2014)
(2012)
(2012)
(2011)
(2006)
(2005)
(2005)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa