Hemeroteka
KUKU
Haur literatura
Erosi : 9,80 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9783-313-4
Urtea: 2005

Karakolaren barruan

XABIER MENDIGUREN / JOKIN MITXELENA
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
Aurkikuntza handia izan zen Ikerrentzat amonaren logelan aurkitu zuen itsas karakola hura, urrutiko eta hurbileko hotsen gordetzailea. Ipuin honetan argi ikusten den bezala, izugarria da pertsonok dugun komunikatzeko beharra, eta batez ere geure sendikoekin. Bizitzako gertakizun batzuk direla medio, Ikerrek inork baino biziago sentitzen du behar hori. Itsas karakola baten bueltan idatzitako ipuin honek gure bizitza errealeko gauza asko erakusten dizkigu literatura bide hartuta. Ez da irakurtzen hasi orduko bukaera asmatzen zaion ipuin horietakoa. Hasieran hartutako bideak beste bide batera eramaten gaitu. Alde horretatik originala da, ukitzen dituen gaiengatik oso ausarta. Agian irakurle baten baino gehiagoren buruan galdera ikurren bat sortuko duena. Proba egitea onena.


XABIER MENDIGUREN
Donostian 1964an jaioa den arren bizitza osoa Beasainen daraman idazle honek bi filologia lizentziatura dauzka, euskaran eta hispanikoan. Lanbidez editorea Elkar argitaletxean, gazte nahiz helduentzako literatur arduraduna da.

Bere sormen lanean ia genero guztiak landu ditu, haur edo gazte literatura, ipuingintza, nobela edota antzerkia, azken hau 90. hamarkadatik utzia baldin badauka ere. Idazle oparoa, urtero irakurleei hutsik egiten ez diena, sariek ere ugari bisitatu dute bera, besteak beste Lizardi, Toribio Altzaga edota Donostia Hiria sariak lortuz.
 
Bere lanen artean: Karakolaren barruan (2005, Elkar); Bihotz gosetien kluba (2005, Elkar); Karabana batean bizi naiz (2006, Elkar); Arima enkoniatuak (2006, Elkar); Lierni eta Marrokoa (2007, Elkar);Elvis hil zen urtean (2007, Elkar); Miss txatarra (2007, Elkar); Tatuaje bat daukat, eta zer? (2008, Elkar); Itsasoko loti ederra (2009, Elkar); Joxemeren asmazioak (2009, Elkar), Vikingoen sorterrira (2010, Elka), Hiru triku, hiru truku (2010), Buelta bat aitontxuarekin (2010, Elkar), Sakoneta (2011, Elkar), Motozerra (2011, Elkar), Pobreak gara eta zer? (2012, Elkar), Kulerozahar (2012, Elkar), Printzesa txisontzia (2014, Elkar).


JOKIN MITXELENA

Jokin Mitxelena (Oiartzun 1962) Bilbon ikasi zituen Arte Ederrak, eta urte batzuk irakaskuntzan eman zituen, haurrentzako liburuak ilustratzearekin batera, gaur egun bizibide duen langintza. Ehundik gora dira bere marrazkik hornituriko ipuinak, euskal literaturako egile importanteenek idatziak. Sari garrantzitsuak irabazi ditu, hala nola Etxepare, Juul edo Euskadi. Euskal Herria eta Alemania artean bizi da, eta gure herrian ez ezik, Espainia, Alemania edo Austriako argitaletxeentzat ere lan egiten du.



(2017)
(2017)
(2016)
(2016)
(2015)
(2015)
(2015)
(2014)
(2013)
(2013)
(2013)
(2012)
(2012)
(2011)
(2011)
(2010)
(2008)
(2006)
(2005)
(2005)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa