Hemeroteka
BIOGRAFIAK
Gazte literatura
Erosi : 13,45 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9783-384-4
Urtea: 2006

Unamuno

MIKEL SOTO / IÑAKI SOTO
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
Miguel Unamunokoa (Bilbo, 1864-Salamanca, 1936) Euskal Herrian eta Espainian berealdiko eragina izan duen intelektuala dugu, nobelagile ospetsu, filosofo berezi, bere kasako politikari eta polemista nekagaitza. Gaztetan, euskaltasun sentimendu sakon batek eraginda, euskara ikasi zuen eta sorterriarekiko amodioa adierazi. Gero, euskara txikiegi geratu zitzaion, nonbait, eta Euskal Herriarekiko maitasuna Espainia Handiaren barruan kokatu zuen. Antzeko gorabehera eta atzera-aurrerak izan zituen beste hainbat auzitan ere: sozialismora hurbildutako lehenengo idazleetakoa izan zen, baina une batetik aurrera gero eta kontserbadoreago bihurtuz joan zen, bere espiritu kritikoari uneoro eutsi arren. Kristautasunari dagokionez, berriz, bai eta ez etengabean ibili zen bere fedea. Hori guztia eta haren bizitzako beste hainbat koxka azaltzen digute Mikel Sotok eta Iñaki Sotok biografia jakingarri honetan: arin baina zehatz, serio bezain atsegin.



MIKEL SOTO

Mikel Soto (Iruñea, 1978) Historian lizentziatua da EHUn, eta gaur egun Txalaparta argitaletxean lan egiten du, editore.

Bere lanen artean Unamumoren biografia aurki daiteke. 



IÑAKI SOTO
Iñaki Soto (Iruñea, 1975) Filosofian lizentziatua da. Filosofiako Gida (UEU, 2005) liburua zuzendu du, beste egile batzuekin batera. Gogoeta XXIeko sortzaileetako bat da.
 
Unamunoren biografia idatzi zuen bere anaiarekin batera. 


(2006)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa