Hemeroteka
TAUPADAK
Gazte literatura
Erosi : 13,20 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9783-413-1
Urtea: 2006

URTEBETE ITSASARGIAN

MIREN AGUR MEABE
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
1936ko gerrari buruz idatzitako liburu historiko nahiz fikziozkoen artean toki berezia beteko du Miren Agur Meabek idatzi duen nobela xume baina eder honek. Urtebete itsasargian gaztetxoentzako eleberri bat da, gaztetxo bat duena protagonista eta kontalari. Jon gaztetxo bilbotar bat da, gerra hastean gurasoek Garraitzetara bidaltzen dutena (Lekeitioren irudikapen literarioa), osaba farozainarengana.

Urtebete iraungo du gerrak Euskal Herrian, faxisten matxinadatik Santoñako errendiziora, eta bitarte horretako gertaera nagusiak ezagutuko ditugu Jonen ikuspegitik, batzuk bere begiz ikusiak eta beste batzuk han-hemen irakurriak edo entzunak. Horrela guk ere ezagutu ahalko ditugu lubakiak eta gudaldiak, ebakuazioak nahiz fusilamenduak, Gernikako bonbardaketa zein Bilboren jaustea... Leku berezia eman dio egileak euskal kulturari, erdi disimuluan bezala agertzen baitira orduko euskalgintzako hainbat izen: Lauaxeta, Erkiaga, Zubikarai, Aitzol...

Bestalde, Jon gurea hazten ari da, eta historiaren lekuko izateaz gain bere bizitzaren protagonista da, hainbat aldaketa izango dituena: lehen maitasuna gozatu eta sufrituko du, gizakiak duen onena eta txarrena deskubritu...


MIREN AGUR MEABE
Lekeition jaioa 1964ean, Giza Zientzien espezialitatea lortu zuen, eta Euskal Filologiako lizentziatura. 1990 geroztik argitalpen zuzendaritzan ari da Giltza-Edebé argitaletxean.

Azalaren kodea poemoa liburuarekin Kritika Saria jaso zuen 2001ean, eta Itsaslabarreko etxea gazteentzako nobelarekin Euskadi Saria 2002an. 2007an berriro irabazi zuen sari hau. Iritzi artikuluak idatzi ditu, baita itzulpenak egin ere. 2000. urtean lan berezi bat koordinatu zuen Txalaparta argitaletxearentzat: Gutiziak, non hogei emakume idazleen lanak jasotzen ziren.
 
Bere lanen artean: Joanes eta Bioletaren bihotza (2002, Elkar); Etxe bitan bizi naiz, eta zer? (2003, Elkar); Urtebete itsasargian (2006, Elkar); Zer da, ba, maitasuna (2008, Elkar), Zazpi orduak (2010, Elkar), Bihotzak dun-dun (2015, Elkar). 


(2015)
(2010)
(2008)
(2006)
(2003)
(2002)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa