Hemeroteka
ETA ZER?
Haur literatura
Erosi : 8,50 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9783-154-3
Orrialde kopurua: 32
Neurriak: 21X15,5
Urtea: 2004

EZ NAIZ ILEHORIA, ETA ZER?

KIRMEN URIBE URBIETA
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
Amira Marokotik etorri da, beste asko bezala. Berak, ordea, bere historia, bere ametsak eta bere bizipenak kontatzeko aukera izan du, Kirmen Uriberen eskutik. Hala, Amirak, atzerritik etorritako beste asko bezala, bere herriaz eta maite dituen pertsonez asko gogoratzen dela ohartaraziko digu. Nola garai batean bere izebarekin Europari begira egoten zen, eta nola orain bere herriari eta oroitzapenei begira egoten den bere gogoetetan.

Eta kontatuko digu nolako penak eta zailtasunak dituen bere eguneroko bizitzan, bere ametsak eta nahiak. Ikusaraziko digu desberdintasuna, beste gauza askoren artean, dibertigarria ere izan daitekeela, eta aberasgarria, munduari begiratzeko modu berriak eskaintzen dizkigulako.



KIRMEN URIBE
Kirmen Uribe (Ondarroa, 1970). Euskal Filologia ikasi zuen Gasteizen eta Literatura Konparatua Trenton (Italia). Ohiko kolaboratzailea da prentsa idatzian eta irratian. Musikari, pintore eta zinemagileekin batera hainbat egitasmo multimedia ere jarri ditu abian. Literaturan, Bitartean heldu eskutik (2001) poema-bilduma izan zen bere estreinaldiko liburua, eragin nabarmena izan duena euskal letretan eta baita kanpoko oihartzuna ere: frantsesez, gaztelaniaz eta ingelesez argitaratu da, eta ingeles edizioa Estatu Batuetako PEN elkarteak saritu zuen 2008ko liburu onenen artean. “Uriberen literaturak Euskal Herrian ditu erroak, baina erabat unibertsala da” esan du Harvard Unibertsitateko The Harvard Book Review aldizkariak. Izan ere, sarritan hartu du parte nazioarteko literatura jaialdietan, Europa, Asia nahiz Amerikan, eta aldizkari garrantzitsuetan argitaratu du, hala nola The New Yorker entzutetsuan. Haur eta gazte literaturako hainbat kontakizun kaleratu ondoren, hauxe du bere lehenengo nobela.

 

Bere lanen artean: Garmendia eta zaldun beltza (2003, Elkar); Garmendia errege (2004, Elkar); Ez naiz ilehoria, eta zer? (2004, Elkar); Guti (2005, Elkar); Portukoplak (2006, Elkar); Garmendia eta Fannyren sekretua (2006, Elkar); Bilbao-New York-Bilbao (2008, Elkar). 


(2010)
(2008)
(2006)
(2006)
(2005)
(2004)
(2004)
(2003)
(2003)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa