Hemeroteka
EKIDAZU
Haur literatura
Erosi : 15,00 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-8331-977-2
Neurriak: 26,5X18,5
Urtea: 2003

EKIDAZU, LEHOIEK EZ DAKITE BIOLINA JOTZEN (LIBURUA + CDa)

OSKORRI / KIRMEN URIBE URBIETA / KUKUBILTXO
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
Bada Abereta izeneko planeta bat; planeta horretan dago Ekidazu. Lehen astoen herrialdea zen, baina hainbat animalia gerturatu zaizkie azken urteotan. Ekidazuarrak beren musikazaletasunagatik dira famatuak, eta baita abenturazaleak direlako ere. Abentura horietako asko aurkituko ditu irakurleak liburu honetan.

Kukubiltxo taldeak antzerki lan bat egin zuen horren inguruan. Eta antzerkiko musika-bandatik kantu eta musika piezarik ederrenak CD batean bildu dira.



OSKORRI
Bibliografiak laister izango dituzu eskuragarri.
Barkatu eragozpenak.

 
KIRMEN URIBE
Kirmen Uribe (Ondarroa, 1970). Euskal Filologia ikasi zuen Gasteizen eta Literatura Konparatua Trenton (Italia). Ohiko kolaboratzailea da prentsa idatzian eta irratian. Musikari, pintore eta zinemagileekin batera hainbat egitasmo multimedia ere jarri ditu abian. Literaturan, Bitartean heldu eskutik (2001) poema-bilduma izan zen bere estreinaldiko liburua, eragin nabarmena izan duena euskal letretan eta baita kanpoko oihartzuna ere: frantsesez, gaztelaniaz eta ingelesez argitaratu da, eta ingeles edizioa Estatu Batuetako PEN elkarteak saritu zuen 2008ko liburu onenen artean. “Uriberen literaturak Euskal Herrian ditu erroak, baina erabat unibertsala da” esan du Harvard Unibertsitateko The Harvard Book Review aldizkariak. Izan ere, sarritan hartu du parte nazioarteko literatura jaialdietan, Europa, Asia nahiz Amerikan, eta aldizkari garrantzitsuetan argitaratu du, hala nola The New Yorker entzutetsuan. Haur eta gazte literaturako hainbat kontakizun kaleratu ondoren, hauxe du bere lehenengo nobela.

 

Bere lanen artean: Garmendia eta zaldun beltza (2003, Elkar); Garmendia errege (2004, Elkar); Ez naiz ilehoria, eta zer? (2004, Elkar); Guti (2005, Elkar); Portukoplak (2006, Elkar); Garmendia eta Fannyren sekretua (2006, Elkar); Bilbao-New York-Bilbao (2008, Elkar). 


 
KUKUBILTXO
Bibliografiak laister izango dituzu eskuragarri.
Barkatu eragozpenak.

 
(2003)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa