Hemeroteka

Datu teknikoak
ISBN:

ATXIKI SEKRETUA

  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
Graziana sorginak kontatzen digu luze eta zabal, era atsegin eta literarioan, sorginen mundua zer den. Ipuinak, kontakizun harrigarriak, sorgintzako formulak, abestiak... eskaintzen dizkigu liburu zoragarri honek. Graziana sorginak bere bizitza luzeko sekretuak kontatzen ditu beste inori ez kontatzeko esanez (Atxiki sekretua).

Lan ederra egin du Patxi Zubizarretak liburu honetan, transmisio lana, artelana, luzaroan iraungo duena.

Liburuari darion edertasuna, neurri handi batean, Elena Odriozola marrazkigileari zor diogu. Artista handi baten eskua ikusten da liburuaren diseinuan eta marrazkietan. Pertsonaiak bizi-bizirik eta etengabeko mugimenduan daudela dirudi.




  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa