Hemeroteka
EZTABAIDA
Helduen literatura
Erosi : 22,50 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9027-672-3
Urtea: 2016

(EUSKAL) LITERATURAREN ALDE (ETA KONTRA)

ZALDUA GONZALEZ, IBAN
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia

(Euskal) literaturaren alde (eta kontra), Iban Zaldua Gonzalez: Nola bete kontrazal bat?
Ohikoena, liburuaren laburpen/goraipamen bat kokatzea da. Baina sekula ez dago argi zein den testu horren benetako egilea, sinatuta ez datorren liburuko bakarra den neurrian. Printzipioz editoreak izan beharko luke sinadurarik gabeko sinatzailea, liburuaren alde eginez: lan-hau-e-zin-bes-te- koa-da, e-ros-i! Baina argitaletxe askok egileei eurei enkargatzen diete kontrazaleko testua. Gutxitan idazten dute, ordea, singularraren 1. pertsonan, fikzioari –editorialarena dela– eutsiz. Izan ere, askotan, liburuko fikziorik lortuena kontrazalekoa da. Beste aukera bat: obraren lagin bat ipintzea. Baina nola jakin aukeratutako erakuskaria benetan esanguratsua den? Edo, okerrago, zer gertatzen da liburuko gainontzeko pasarte guztien gainetik badago? Azkenik, egileak liburuaren edukiarekin lotura zuzenik ez duen testu bat propio sor dezake, hemen bezala. Nahiz eta hau ere, ahalegin guztiak egin arren, ez dugun sinatuko, eta ez dugun lortuko singularraren 1. pertsonan idaztea, kontrazalaren lege ezkutuen menpe baikaude betiere.



IBAN ZALDUA

Iban Zaldua (Donostia, 1966). Zenbait ipuin liburu eman ditu argitara: Gezurrak, gezurrak, gezurrak (Erein, 2000), Traizioak (Erein, 2001), La isla de los antropólogos y otros relatos (Lengua de Trapo, 2002), Itzalak (Erein, 2004), Etorkizuna (Alberdania, 2005, Euskadi Literatur Saria), Ipuinak -Antologia bat- (Erein, 2010) eta Biodiskografiak (Erein, 2011), Idazten ari dela idazten duen idazlea (Elkar, 2012). Bi eleberriren egile ere bada: Si Sabino viviría (Lengua de Trapo, 2005) eta Euskaldun guztion aberria (Alberdania, 2008); Azken garaipena komikiaren gidoiarena (Ikastolen Elkartea, 2011, Julen Ribasen marrazkiekin; Euskadi Saria haur eta gazte literatura arloan); eta euskal literaturaren inguruko hiru saiorena, Obabatiko tranbia (Alberdania, 2002), Animalia disekatuak (Utriusque Vasconiae, 2005) eta Ese idioma raro y poderoso (Lengua
de Trapo, 2012; Euskadi Saria gaztelaniazko saiakeran).



(2016)
(2014)
(2012)
(2002)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa