Hemeroteka
KUKU
Haur literatura
Erosi : 9,60 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9783-237-3
Urtea: 2005

OMAR DENDARIA

HARKAITZ CANO JAUREGI / ANTTON OLARIAGA
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
Omarrek denetik saltzen zuen: ogia, esnea, egunkaria, bizarra mozteko labana finak, oilasko erreak… Harrigarria zen nola sartzen ziren hainbeste gauza hain leku txikian! Izan ere, bere denda gure aitonaren ganbara baino txikiagoa zen. Eta, hala ere, ez zegoen ezer Omarrek ez zeukanik…


HARKAITZ CANO
Lasarten jaioa 1975ean, Zuzenbidean lizentziatu zen. 1993an Lubaki Banda literatur taldeko sortzaileetakoa izan zen, Euskal Herrian izan den abanguardiako azken kolektiboa. Hainbat hedabidetan kolaboratzeaz gain, irrati, telebista edota komikietako gidoilaria ere bada. Poesiarekin estreinatu zen, baina ipuinekin eta nobelekin lortu du arrakasta. Belarraren ahoa nobelak Euskadi Saria eskuratu zuen 2005ean. Bere ipuinak hedabide askotan argitaratu dira. Parisen eta New Yorken bizitakoa da, eta espazio fisiko horiek izugarrizko eragina dute haren literaturgintzan.
 
Bere lanen artean: Bizkarrean tatuaturiko mapak (1998, Elkar); Itsasoa etxe barruan (2003, Elkar); Omar dendaria (2005, Elkar); Lesterren logika (2006, Elkar); Zinea eta literatura (2008, Elkar). 


ANTTON OLARIAGA
Antton Olariaga. (Usurbil, 1946). Arte Ederertan lizentziatua. Ilustratzailea, komikigilea, diseinatzailea, kartelgilea, UEU-n Arte eta Diseinu irakasle ibilia...eta euskaltzale aditua; ederki asko txertazen baitu gure hizkuntza bere lanetan, egoki asko erabiltzen baititu euskararen baitako baliabideak (hitz jokoak eta)! Lan asko eta lan handia egin du eusko prentsan, egunkarietan nahiz astekarietan.




(2016)
(2015)
(2014)
(2012)
(2012)
(2011)
(2006)
(2005)
(2005)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa