Hemeroteka
KUKU
Haur literatura
Erosi : 9,80 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-8331-923-9
Orrialde kopurua: 52
Neurriak: 19 x 15
Urtea: 2002

MARKOS KANTINERA

PATXI ZUBIZARRETA
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
Markos eta Edurne anai-arrebak dira. Iazko danborradan Edurne kantinera atera zen, eta hantxe dauka egongelako armairuaren gainean egun hartako argazki polit askoa. Aurtengo danborradan Markosek ere kantinera jantzita irten nahi du, eta ez barrilari iaz bezala. Baina ez pentsatu hori hain erraza denik. Zailtasunak aurkituko ditu etxean, eskolan, lagunen artean. Markos, ordea, burugor samarra da eta ez du etsiko. Interesgarria da ikustea sortzen zaizkion zailtasunak nola gainditzen dituen banan-banan.


PATXI ZUBIZARRETA
Ordizian jaioa 1964ean, Euskal Filologian lizentziatua da obra aberatsa osatu duen idazle hau. Batez ere haur eta gazte literaturan da ezaguna, lan horren emaitza izan delarik bi aldiz alor bereko Euskadi Saria lortzea. Halere, helduentzat argitaratu ditu nobelak eta ipuinak. Itzulpengintzan aritua da, baita hainbat egunkari eta aldizkaritan idazten ere. Azken urteotan jende aurrean irakurri ditu bere testuak, hainbat musikariren laguntzarekin, hala nola Jabier Muguruza, Pello Ramirez edo Mikel Urdangarinekin. Bere liburu asko itzuli dira hainbat hizkuntzetara.
 
Bere lanetako batzuk: Ilargia ditarean (1996, Elkar); Ostiraletako opila (1998, Elkar); Gutun harrigarri bat (1998, Elkar); Markos kantinera (2002, Elkar); Ametsetako mutila (2003, Elkar); Atxiki sekretua (2004, Elkar); Zazpigarrena eta azkena (2005, Elkar), Mundua baloi batean (2014, Elkar), Elefante bat hegan (2015, Elkar).  


(2016)
(2015)
(2015)
(2014)
(2005)
(2003)
(2002)
(1998)
(1996)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa