Hemeroteka
BIOGRAFIAK
Gazte literatura
Erosi : 13,05 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9783-655-5
Urtea: 2008

JORGE OTEIZA. JENIO HUTSA

NERE LUJANBIO ZUGASTI
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia

Jorge Oteiza (Orio, 1908 - Altzuza, 2003) garai guztietako euskal artistarik ezagunena da, eta euskal gizartean eraginik sakonena izan duen pertsonetako bat, arlo guztietan. Eskultura landu zuen batik bat, baina Oteizaren eragina haren arte-lanetatik harago doa: bai bere obra teorikoak, bai suspertu zituen mugimendu kolektiboek, bai bere nortasun biziak pertsonaia berezia bihurtu zuten, maitatua bezain gorrotatua.

Izaera petral eta liluragarri horri dagozkion pasadizoetan baino gehiago, haren ideia eta obra artistikoen sorrera eta bilakaeraren azterketan saiatu da Nere Lujanbio, biografia entretenigarri baina mamitsua idatziz, bere laburrean artistaren goi-beheak ondo baino hobeto marraztuz eta taxutuz.

Bizitzarekin kontakizunaz, ikuspegi artistikoaren garapenaz eta gizartean izandako eraginaz gain, beste hainbat atal ditu liburuak: bizitza osoan egindako eskultura esanguratsuenen argazki komentatuak, kronologia, bibliografia hautatua...



NERE LUJANBIO

Nere Lujanbio (Hernani, 1979). Arte historian lizentziatua. Berrian arte kritikari eta Argia aldizkarian kolaboratzaile aritua. Gaur egun Donostiako Tabakalerako proiektuan lanean.

2008an Jorge Oteiza, jenio hutsa liburua idatzi zuen. 



(2008)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa