Hemeroteka
BIOGRAFIAK
Gazte literatura
Erosi : 11,90 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-8331-965-9
Orrialde kopurua: 152
Neurriak: 18 x 12
Urtea: 2003

LEONARDO DA VINCI

FERNANDO MORILLO GRANDE
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
Izenaren ondoan ogibidea eman ohi dugu baina, zer jarri Leonardo da Vinciri dagokion laukian? Pintore, eskultore, arkitekto, asmatzaile, anatomista, musikari, bertsolari, ingeniari, idazle, gastronomo…? Arlo horiek guztiak eta gehiago ere landu zituen, baina esan liteke jakintza zuela benetako helburu, hitzaren luze eta zabalera osoan, artea eta teknika, zientziak eta letrak bat eginik, lanbidekako espezializazio guztien gainetik. Jenioaren dohaina egiten zaigu harengan harrigarri; eta, horren ondoan, zenbat lan utzi zituen erdizka, bide erdian, amaitu gabe. Beste kezka batzuk pizten zizkion jakin-min unibertsalaren eraginez? Dudarik gabe. Langintza bat burutu arte bertan irauteko egonarria eta diziplina falta zitzaizkiolako? Baita ere. Da Vinci bezain liluragarria eta askotarikoa da bizitzea egokitu zitzaion garaia ere. Italiako Errenazimentua, Quattrocento-a zehatzago esanda. Florentzian hasi eta, geroztik, Italiako beste hainbat hiritan bizi izan zen: Milanen, Venezian, Erroman, Mantuan, tokian tokiko agintarientzako lanetan, baita Frantzian ere, bertako erregearen esanetara. Garai nahasia izan zen hura, gerraz eta azpikeriaz betea, baina aldi berean, bi mila urte lehenagoko Greziaren antzera, giza izpirituak inoiz sortu dituen emaitzarik txundigarrienen mintegi eta sorleku. Eta horien erdi-erdian, txundigarrietan txundigarri, Leonardo Da Vinci. Bai Leonardoz eta bere bere garaiaz liburu guztiz ederra egin du Fernando Morillok: datuak zehatz emanez, batetik, baina horiei idazle on batek dakien pasioa erantsiz, bestetik, nobela bat bezain arin eta gogotsu irakurtzen den biografia burutzeko. Horrez gain, bilduma hau beti txuri-beltzezkoa izan den arren, salbuespena egin nahi izan dugu, Leonardoren pintura-lanek asko galduko zutelakoan koloretan eman ezean. Irakurleak estimatuko duelakoan gaude.




FERNANDO MORILLO
Azpeitian jaioa 1974an, Fisika eta Filosofia ikasi ditu. 1999an "Donostia Hiria" saria lortu zuen, eta handik aurrera sariak eta liburuak multiplikatu egin dira bere bizitzan: Igartza literatur beka, CAF-Elhuyar Dibulgazio Saria, eta garrantzitsuena, Gazte Literaturako Euskadi Saria 2003an. Biografia idatzi du (Leonardo da Vinci), saiakerak (Erraldoi herrena), eta baita helduentzako literatura ere, hala nola Gloria Mundi nobela eta Suminaren estrategia ere. Bere jakinduria zientifikoa asko erabiltzen du testu literarioak aberasteko.


(2011)
(2011)
(2008)
(2007)
(2005)
(2004)
(2003)
(2003)
(2002)
(2000)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa