Hemeroteka
BIOGRAFIAK
Gazte literatura
Erosi : 10,80 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-8331-764-8
Orrialde kopurua: 126
Neurriak: 18 x 12
Urtea: 2002

STALIN

JOSEBA ARRUTI
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
50 urte baino gehiago daramatza Josif Stalinek lurpean, askoren jokabideetan bizirik jarraitzen badu ere. Data egokia izan daiteke hau munduaren historia osoan aginte gehien izan duen gizonetako bat hobeki ezagutzeko, haren itzal-argiei ikuspegi objetibo batez begiratzeko, euskarazko lehenengo biografia honetan. Mundu osoko milioika gizon-emakumeren askatasun eta elkartasun ametsak langileen Estatu indartsu batean gauzatu zituen lider iraultzaile handia izan zen Stalin, jende anitzen begietan behintzat. Baina, aldi berean, boterea bereganatzeko errukirik gabeko ankerkeria erabili zuen, bere herritarrak ezin esan ahalako sakrifizioetara behartu zituen, eta milioika lagun bidali zituen espetxera, erbestera eta heriotzara, buruzagi gorenaren bidean behaztopa izatea bester arrazoirik gabe. Paradoxarik mingarriena, proletarioen aitzindari moduan gurtzen zutenetakoak izan zirela biktima asko eta asko, alderdi komunistaren barruan egin baitzituen garbiketarik gogorrenetakoak. Iraultza sovietarra XX. mende osoa goitik behera baldintzatu duen gertakari nagusia baldin bada, Stalinek izan du, horren barruan, eraginik larriena. Mutikotan apaizgaitegian ikasi zuen, ideia ezkertiarrek bertatik kanpora atera zuten arte; gero, ia berrogei urte bete bitartean, iraultzaren aldeko militante nekagaitza izan zen, kartzelaldiak, Siberiako desrriratzeak, ihesak eta boltxebikeen antolaketa-lanak tartekatuz; agintera iritsi zenez geroztik, berriz, estatu-gizon kalkulatzaile eta estratega zorrotz gisa nabarmendu zen, batetik, eta historiako agintari gupidagabeenetakoa agertu, bestetik. Masa-askatzailea masa-hiltzaile bihurturik: komunismoa ideologia okerra delako frogatzat erabili dute askok Stalinen adibidea; asmo eder bat zapuztu zuen tiranotzat daukate beste hainbatek. Nolanahi dela, boterea esku bakarrean uzteak nolako arriskuak dakartzan erakusten digu denoi ere Stalinen eta Soviet Batasunaren historiak.




JOSEBA ARRUTI

Joseba Arruti Lafuente Gernika-Lumon jaio zen 1969an. Kazetaritza ikasia da eta hainbat komunikabidetan egin du lan: Deiadar herri-aldizkarian, Euskadi Irratian, Euskaldunon Egunkaria-n, Deia-n. Argia eta Kataluniako El Temps astekarietako kolaboratzailea izan da.

Bere lanen artean ondorengoak aurki daitezke: Churchill (1999, Elkar); Stalin (2002, Elkar) 



(2002)
(1999)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa