Hemeroteka
BIOGRAFIAK
Gazte literatura
Erosi : 10,80 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-8331-651-1
Orrialde kopurua: 144
Neurriak: 18 X 12
Urtea: 2000

KENNEDY

HUMBERTO UNZUETA
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
XX. mendeko mitorik handienetako bat, amets amerikarraren gauzatzea, mundu osoa liluratu nahi zuen irribarrearen gorpuztea... hori dena eta askoz gehiago da John Fitzgerald Kennedy, arrakasta eta tragedia elkarren eskutik eraman dituen saga bateko partaide nabarmenena. 1917an jaio zen John Kennedy, jatorri irlandar eta katolikoko sendi zabal eta anbiziotsu batean, eta ospearen gailurrera eraman zuen berak, EEBBetako lehendakari gazteena eta lehenengo katolikoa bihurtu baitzen 1960an. Aurretik, 2. Mundu-Gerrako parte hartzea dago, bere karrera politikoaren abiatzea (aurrena Kongresuan, gero Senatuan), Jacqueline Bouvier-ekin ezkontzea... Lehendakaritzan, berrikuntzaren aurpegi alaia erakutsi zuen (arraza-bazterketari kontra egitea, lasterketa espazialari gogor ekitea, herrialde lagunei laguntzea), baina amerikarren obsesio antikomunista inork baino aurrerago eraman zuen (Kubaren inbasio saioa, misilen krisia, uhartearen blokeoa, edo Vietnamgo gerra hastea lekuko). Telebistaren aroko lehenengo lehendakaria izan zen, eta ederki baliatu zuen tresna hori bere irudia lau haizeetara zabaltzeko; mitoa sortzen lagungarri izan zituen ezkutuko zenbait kontu ere, hala nola emakume ugariekiko harremanak, edo mafiarekin izan omen zituenak. Leienda behin-betiko indartu zen Dallasen tiroka hil zutenean, baita balizko tirokatzailea beste norbaitek hil zuenean ere, lehendakariaren hilketa misterioaren lainotan bilduta utziaz betiko.



HUMBERTO UNZUETA
Humberto Unzueta Gernika-Lumon jaio zen 1967an eta handik hurbil bizi da gaur egun. Gautegiz-Arteagan. Kazetaria da ikasketaz eta labidez, komunikabide idatzi nahiz ikus-entzunezkoetan hainbat lan egindakoa. Suetena Belfasten liburua idatzi zuen 1996an Imanol Murua Uriarekin batera.


(2000)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa