Hemeroteka
BIOGRAFIAK
Gazte literatura
Erosi : 9,90 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-8331-519-4
Orrialde kopurua: 112
Neurriak: 18 x 12
Urtea: 1999

ZUMALAKARREGI

MIKEL ALBERDI
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
Tomas Zumalakarregi (1788-1835) Euskal Herriko pertsonaia ezagun eta garrantzitsuenetako bat izan da, historia markatu duena batetik, eta interpretazio historiko asko eman dituena bestetik: tradizionalista espainiarra, gidari aurre-abertzalea... Liburu honetan aurkitu ahal izango duzu gerrillari eta jeneral ospetsuaren bizitza, eta aldi berean Euskal Herrian XIX. mendeko lehen erdian astindu zuten gertakarien kronika: Frantsesada, Konbentzioaren kontrako gerra, Absolutista eta Liberalen arteko norgehiagoka, Foruen auzia, Karlistaldia... Mito eta leienda ugari zabaldu izan da Zumalakarregiren inguruan, haren iblera arrakastatsuek eta heriotza goiztiarrak eraginda batez ere; horiek alde batera utzita, egiazko pertsonaia hurbildu nahi digu Mikel Alberdik biografia honetan. Azpimarratzekoa da garai hartako euskarazko lekukotasunak biltzeko egin duen lana: liburuetako euskal literaturaren aipamenak, bertsoak, poemak, paper ofizial apurrak ere bai... Irudi ugariz horniturik dator biografia hau, eta horiek ere garaiko grabatu eta koadroak dira, balio historiko eta artistiko handikoak. Biografiaren sarrera laburra, bestalde, Mikel Agirreazkuenaga Historiako katedradunak idatzi du.



MIKEL ALBERDI
Mikel Alberdi Sagardia (Irun 1962) Historia Garaikidean lizentziaduna da, Zumalakarregi Museoko artxibio eta liburutegiko arduraduna, eta XVIII-XIX. mendeetako Euskal Herriko historiaz hainbat ikerketa-lan idatzi dituena.
 
Zumalakarregiren biografia idatzi zuen 1999an. 


(1999)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa