Hemeroteka
BIOGRAFIAK
Gazte literatura
Erosi : 11,80 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-8331-404-3
Orrialde kopurua: 152
Neurriak: 18 x 12
Urtea: 1999

GERONIMO

IMANOL MURUA URIA
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
Ordu askotako zinema-ikuskizunak ezaguna egin digu Ipar Amerikako indioa; herri txiki bateko kide izatearen kontzientziak hurbil sentiarazi dizkigu gero haien borrokak eta haien patua. Siouxak, cheyeneak, navahoak, komantxeak, kiowak, arapahoeak... Guztien artean apatxeak izan litezke agian ospetsuenak, eta hauen artean gerlari mitiko bat bereiztekotan, Geronimo bihurtu da beharbada beste guztien sinbolo. Europarren kulturarekin batere harremanik ez zeukan zibilizazio batean jaio zen Goyahkla, gerora mexikarrek Geronimo deituko zutena, eta modernitatearen erdigune diren Estatu Batuetako bizimoduan nola-hala integraturik bukatu zuen,.tartean zuriekin borroka luze, gogor eta odoltsuak izan eta gero. 90 urte pasatu dira Geronimo hil zenetik, eta tarte honetan leienda bilakatzeraino hazi da chiricahua apatxe honen fama. Zergatiak jakin nahi badituzu, sar zaitez Imanol Muruak idatzi duen biografia eder honetan. Gizaki berezi baten bizimodu latz eta abenturaz betea aurkituko duzu, eta historiaren trenak bazterturiko herri baten patu tristea.



IMANOL MURUA

Imanol Murua Uria (Zarautz, 1966) euskal prentsako izen nagusietako bat da: Argia eta Jakin aldizkarietako erredaktorea izan da, baita Egunkaria eta Berria egunkarietakoa ere, hasiera-hasieratik. Bi aldiz jaso du Rikardo Arregi kazetaritza saria, eta behin Argia saria. Prentsako lanaz gain, hainbat liburu idatzi du, hala nola: Suetena Belfasten (Susa, 1996, Humberto Unzuetarekin batera), Palestina zauritua (Susa, 1998), Geronimo (Elkar, 1999), Euskaltzaindia ekin eta jarrai (Euskaltzaindia, 2009, Joan Mari Torrealdairekin batera), Esan eta egin. Joxe Elorrietari elkarrizketa (Manu Robles-Arangiz Institutua, 2009).



(2015)
(2010)
(2005)
(1999)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa