Hemeroteka
BIOGRAFIAK
Gazte literatura
Erosi : 9,60 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-8331-718-1
Orrialde kopurua: 128
Neurriak: 18 X 12
Urtea: 2000

MAHATMA GANDI

AITOR ZUBEROGOITIA
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia

Tarteka sortu izan dira pentsabide bereziko pertsonak. Sortu izan dira, tarteka, ekinbide bereziko gizakiak ere. Oso bakan sortu direnak biak uztartzen dituzten pertsonak dira. Horietako bat da, inondik ere, Mohandas Gandi. Pentsabidea ekinbide, ekinbidea pentsabide eta biak bizibide izan dituena. Patxadaz aditzeko moduko ahotsa, hotz eta hotsen oihan ozen honetan. Patxadarik bai?

Bakezale aurkeztu digute, eta borrokalaria zen. Erlijioso izpiritual aurkeztu digute, eta politikagilea zen. Borrokalarientzat bake-mezu eta bakezaleentzat bake-mezu? Tarteko zerbait, beraz? Ez dut uste. Gandiren ahotsa ez da tartekoa, sakonekoa baizik. Bakeak eta borrokak elkar laztantzen duten tokikoa. Erlijioak eta politikak elkar ezagutzen duten muinokoak. Ausardiak eta pairamenak elkarri zirri egiten dioten lekukoa. Guk ez dugu, seguru asko, horrelako muinorik aurkitu, horrelako tokirik ezagutu. Sumatu bai agian?

Toki horietara bidaia egin zuen gizona da Gandi niretzat. Bidean, burusoil gelditu zen, bista makaldi zitzaion, izpirituan gelditu zen (argalagatik diot), arropak ez dakit saldu edo galdu egin zituen, bizia ere horretan joan zitzaion. Bidean nor izan zen. Eta nor horrek zer esaten ote dio Australiako mediku bati? Auskalo, zerbait bai seguru asko. Niri zerbait esaten dit. Akaso, tartean, Euskal Herrian bizi naizelako. Askapena, nortasuna, erresistentzia, duintasuna, bakea, desobedientzia, elkarbizitza eta horrelako hitzak bueltaka darabilzkidalako. Eta Gandik hitz horiek erabili zituelako, hitz horiekin ekin zuelako. Ekintza horiek ezagutzen hasteko aukera bat daukazu, irakurle, ondorengo orrietan. Gandirenganako lehen sarrera.

Bi iturri sumatzen dira gizon honen pentsamenduan:  batetik, aurrekoen ahotsa, nagusiki erlijioen iturrietan aurkitu zuena; bestetik, bere ekintzen esperientzia.

Orain, bera lehenbiziko iturburukoa izatera pasa da. Aurrekoen esperientzia da. Iturri aberatsa; batez ere, beste iturria, ekintzena, zabalik daukatenentzat.

 Jon Sarasua



AITOR ZUBEROGOITIA
Bibliografiak laister izango dituzu eskuragarri.
Barkatu eragozpenak.

 
(2011)
(2005)
(2000)
(1999)
(1997)
(1997)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa