Hemeroteka
MIRU
Haur literatura
Erosi : 7,95 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-8331-051-9
Orrialde kopurua: 76
Neurriak: 21 X 14
Urtea: 1998

KASKARINTXO

MARIASUN LANDA ETXEBESTE / JOXAN ORMAZABAL BERASATEGI
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
Bazen Kaskarintxo izeneko neskatila bakarti samar bat. Eta Nikaxio izeneko gizontxo gizentxo baten lagun egin zen parkean. Oso ondo konpontzen ziren biak. Baina igande goiz batean, haize bolada beldurgarri baten ondorioz, abentura harrigarri batean murgilduko da Kaskarintxo. Afrikaraino eramango du abentura honek eta gero...


MARIASUN LANDA
Errenterian jaioa 1949an, Filosofiako lizentziatura lortu zuen Parisen, eta handik itzuli zenean ekin zion euskara ikasteari. 1982an Amets uhinak bere lehen liburua argitaratu zuenetik hogeita hamar titulu inguru kaleratu ditu haur eta gazte literaturan. Hauetako asko Espainiako nahiz atzerriko hizkuntzetara itzuli dira. Lizardi edota A.M. Labaien sariekin batera Espainiako Sari Nazionala jaso zuen 2003an, Krokodiloa ohe azpian liburuagatik. IBBY Haur Liburuaren Nazioarteko Erakundearen ohorezko zerrendan bere bi liburu sartu dituzte.
 
Bere lanen artean: Elisabete lehoi domatzailea (1997, Elkar); Ahatetxoa eta sahats negartia (1997, Elkar); Txan fantasma (1998, Elkar); Partxela (1998, Elkar); Maria eta aterkia (1998, Elkar); Kleta bizkleta (1998, Elkar); Kaskarintxo (1998, Elkar); Errusika (1998, Elkar); Sorgina eta maisua (2000, Elkar); Joxepi dendaria (2000, Elkar); Galtzerdi suizida (2001, Elkar), Ipurgargiak paradisuan (2010, Elkar).


JOXAN ORMAZABAL
Joxantonio Ormazabal Berasategi (Zegama, 1948). Irakasle lehenengo, editore ondoren. Urteak eta urteak haurrentzat ipuinak, poemak, kantak asmatzen eta itzultzen. Luzea da bere emari agortezina. Ehun ipuin hitz gutxitan argitaratu bezain laster, hainbat proiektu buruan zituela, utzi gintuen 2010eko maiatzaren 2an.


(2012)
(2011)
(2010)
(2010)
(2010)
(2009)
(2009)
(2009)
(2008)
(2008)
(2007)
(2006)
(2003)
(2002)
(2002)
(2002)
(2002)
(2001)
(2000)
(2000)
(2000)
(2000)
(1999)
(1999)
(1998)
(1998)
(1998)
(1998)
(1998)
(1998)
(1998)
(1998)
(1998)
(1998)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa